Natura

Suen amesgaiztoa

Aris Messinis - AFP

Ezbeharrek mundua denbora gutxian hankaz gora jartzeko gaitasuna dute. Sute bate ostean, esaterako, erretako gunean milaka gauza nahasten dira: kea, errautsak, beroa, azken sugarrak … Baina inguruan antzeman ditzakegun sentimendu nagusiak atsekabea eta nahigabea dira zalantzarik gabe.

Udara da, ezbairik gabe, suteak sortu eta hedatzeko urteko garai egokienak. Aurtengo udaran, hain zuzen ere, Espainia, Portugal edo Greziako lurraldeak dira sute gehien pairatu dituzten lurraldeetako batzuk. Konkretuki, argazki hau Atenasetik gertu piztu den sute bati dagokio eta, ohikoa den bezala, larrialdi zerbitzuak sutan dagoen zonaldera hurbildu dira amesgaizto honekin amaitzeko prest.

Ke laranja baten artean suhiltzaile batek begien parean duenari begira dago. Suhiltzaile jantzia, kaskoa, ahoa estaltzeko zapia eta babes jantzi guztiak labur geratzen dira mehatxu honi aurre egiteko.  Eskuen artean ur mangera baten muturra eusten du, suaren aurkako borrokan amore eman gabe.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.