Gaurko bildumarako argazki koloretsuak aukeratu ditugu; hala nola, hain gustuko dugun Holi jaialdi indiarreko bat. Argazkilariek emaitza izugarriak lortzen dituzte beti jaialdi honetara gerturatzen direnean, koloretako hautsak eta dantzak alaitasuna islatzen dutelarik Indian udaberriari ongi etorria emateko ospatzen den honetan.
Holi jaialdia mendebaldeko hiri askotara ekarri dute, baina dudarik gabe India eta Nepal dira herrialde aproposenak: irudi ederrenak eta berezko kultura eta zentzua islatzen dutenak lortzeko, izan ere. Irudi honetan emakume bat agertzen da tximino bat besarkatzen Chennaiko (India) Holi jaialdian, gorputz guztia kolorez zipriztinduta duela.
Argazkia: P. Ravikumar (Reuters)
Badaude koloreak eta artelanak egiteko beste tresna pila erabiltzen dituzten artistak, kaleko zenbait zonalde eta leku itzaliak berpizteko. Hala ere, hortik haratago doazen artistak ere badaude, zaborrak artelanak egiteko aprobetxatzen dutenak.
Dortoka bat irudikatzen duen honako artelan hau “Bordalo II” deitzen da eta Artur Bodalo portugaldarra da bere egilea. Artista honek kaleetako paretetan animaliak sortzen ditu eta artelan hauekin jendea berziklatuarazi dezan da bere helburu nagusia.
PichiAvo (Pichi eta Avo) artistek 2007tik grafitiak egiten dituzte Espainiako estatuetako kaleetan, batez ere Valentzian. Orain amaitu berri dute 600 metroko tamaina duen grafiti erraldoia, Ciutat Falleran, Benicalap auzoan.
Bertan aurretik pintatuta zegoen murala berritzeko plan bat jarraitzeko asmoarekin egin dute artistek lan hau, zonaldea kultura eta artearen eredu bihurtzeko plana, hain zuzen ere.
Argazkia: José Jordan
Kolore guzti horiez gain, naturak berak uzten dizkigun irudi koloretsuek ere irudi ederrak dituenez, horietako batekin amaitu nahi dugu bilduma hau. Horretarako irudi hau aukeratu dugu, David Doubilet argazkilariak National Geographiceko 70 erreportaien parte izan da.
Bertan egindako argazki guzti horien artean argazki hau barnean hartzen duen bilduma bat ere. Bertan anemona pareta bat agertzen den itsas-azpian, izugarri koloretsua, Bianneko badiako fiordoan (Kanada).
Argazkia: David Doubilet
Leave a Reply