Keniako Rifteko bailaran sortu da lurreko zatidura erraldoi hau. Afrikako Adarra Afrikako gainontzeko kontinentetik separatuko luke zatidura honek. Tamaina handiaren arrazoia da, hipotesi nagusiek diotenez, ur-zaparrada handi batek eragina dela. Mahiutik gertuko lur-azpiko failan zehar joandako ur-isuri handi batek, hain zuzen. Beste aditu batzuek dagoeneko badiote ere Afrika bi zatitan banatzen ari dela (baino hori hala izateko milaka urte falta dira oraindik.
Honelakoak ikusten ditugunean gogoratzen gara munduak seinaleak bidaltzen dizkigula denbora guztian, uraren bidez, haize bolada handien bidez, plaken mugimenduaren bidez… Etengabeko mugimenduan dago Lurra, eta hala nabari dute zonalde honetan, plaka arabiko eta indikoak elkarri talka egiten duten zonaldea baita.
Badirudi, hala ere, nekazari-jarduerentzat ez dela izan eragozpen handia. Irudian, emakume batzuk agertzen dira hausturaren ondoko lurretan lanean. Ondoko errepideak ere erabiltzen jarraitzen dutte ingurukoek, haustura hori hor egongo ez balitz bezala.
Argazkia: Thomas Mukoya / REUTERS
Leave a Reply