Natura

Gizakiak, animalia bihotzgabeenak

Heriotza gizartean aldi berean errespetua eta beldurra sortzen dituen gaia da. Izaki bizidunen bizitzaren amaiera suposatzen du heriotzak, beraz, baliteke hortik etortzea heriotzarekiko dugun errespetua. Beldurra, berriz, lehenengo pertsonan bizi ez dugun zerbait delako sortua izan daiteke edo beti gugandik urrun ikusi nahi dugulako. Egunerokotasunean, ordea, heriotzarekin topo egiten dugu nahi baina gehiagotan.

Gizakiez gainera, animaliak ere heriotzaren eskuetan daude, nahiz eta gizakiok animaliak heriotzaren mamuaz jabetzeko gai ez direla uste dugun. Askotan gainera, animalien heriotzak gizakien heriotzaren azpitik daudela pentsatzeko joera dugu, haien bizitzak prezio baxuagoa izango balu bezala. Indiako Siliguri hiritik 30 kilometrotarako kokaturiko hiri honetako biztanleek kontrakoa erakusten dute argazki honetan.

Lurrean, sokaz markaturiko eremu baten erdian, hildako elefante baten hilotza aurkitzen da lore koloretsuen azpian. Lurrean hilik ageri den animalia tren batengatik kolpatua izan dela uste da.  Elefantearen gorputza pertsona multzo handi batengatik inguraturik ageri da, nahigabez josiriko begiradekin animaliaz atsekabetzen direnak.

Gure inguruan horrelakoak topatzea zaila egiten da. Izan ere, gure artean ez dira asko errepide baten alboan animaliaren bat hilik topatzen dutenean  animali hortaz atsekabetzen direnak. Hortaz, badirudi gure artean elefantearen gorpua inguratzen duten pertsona horietatik zerbait ikasteko dugula oraindik.

Leave a Reply

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.