Desobeditzeko eskubideari ongietorria

Munduan 65 milioi pertsonak jaioterria atzean utzi behar izan du bortxaz. Horietatik 5.000 lagunek baino gehiagok bizitza galdu dute iaz Mediterraneoan, mugak parez pare ixten dizkion Europar Batasunera sartu nahian. Gobernuek eraikitako harresiari harri koxkorra kendu nahi izan diote Begoña Huartek eta Mikel Zuluagak, Ongi Etorri Errefuxiatuak taldearen babesean. Natasha, Awais, Ali, Basil, Rohin, Behrouz, Morteza eta Muaied Greziatik Euskal Herrira ekartzen saiatu ziren. Ez zuten lortu, bidean atxilotu zituzten, baina ekimenak pilatu duen elkartasun handiak berriz lehen lerrora ekarri du milaka lagunek Europako mugen aurrean bizi duten egoera bidegabea. Loiuko aireportuan egin zieten harrera beroan argi utzi zuten berriz ere egingo luketela: “Agintariek ez badituzte giza eskubideak betetzen, herritarrok desobeditzeko eskubidea praktikara eraman behar dugu zilegitasun osoz, lege injustuak desobeditu behar ditugu, giza eskubideei zor diegulako obedientzia”.

Argazkia: Aritz Loiola
Testua: Axier Lopez

View All

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.