Mundu osoa kezkatu duen errefusatu krisi globalaren aurrean Eusko Jaurlaritzak eman duen erantzunak polemika eragin du. Hasiera batean 1.000 errefusatu onartuko zituela argitaratu zen arren, azkenean 5-10 lagun bakarrik hartuko ditu Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako gobernuak. “Kantitateari baino, kalitateari erreparatu diogu”, adierazi du Jaurlaritzako iturri anonimo batek eta beste hau ere gaineratu du: “kalitate eskaseneko pertsonak itzuliko dira gure herrira, beste inon nahi ez zituztenak; horregatik mugatu behar izan dugu kopurua”.