Ezetz ba, Iñigo Urkulluk ez duela alde bakarreko prozesuetan sinisten. Hori katalanentzat. Lehendakariak bi aldetako prozesuak defendatzen ditu, Moncloarekin elkarrizketa eta otordua bukatzean papurrak txukun-txukun tuperrean bilduta txintxo demonio buelta Sabin Etxera. Astelehenean Euskadi Irratian esan du “guk beste herri zentzu bat” dugula: “Kontzertu ekonomikoa dugu”. Ez genuen ezagutzen lehendakariaren musika zaletasun hori. Baina, pentsatzen jarrita, egia da dezente kantatzen ari dela Kataluniari buruz hitz egiten duen aldiro.