2016. urtea historikoa izan dela adierazi du Gure Esku Dagok: “Herritarrei zer galdetu erabakitzen hasteko erabakia hartzeko prozesua abiatzea aztertzera goaz”.

Inauguratu dute Donostia eta Caracas arteko Abiadura Handiko Trena. Behin metroarentzako zuloa egiten hasita, fundamentuz egin behar zela adierazi du Enekok, goiak jota.

Arnaldo Otegiren adierazpenak, kartzelatik atera berritan: “Pernando, ze kuxidade da hau? Hasi garbitzen derrepente”.

Isunak jarriko dizkiete Ipar Euskal Herrira joatean bertako euskalkiak imitatzen saiatzen diren Hegoaldekoei.

Estatugintzari buruzko artikuluen Guinness errekorra hautsi du Jule Goikoetxeak.

Euskalgintzak diskurtso berria aurkitu du: beste galtzen patrikan zeukan eta aspaldi garbigailua jarri gabe.

ETB1 itxi eta kamera ezkutuko saioak emango dituzte 24 orduz “irismen” handiagoa lortzeko.

Ostalari donostiar bat hil du Ertzaintzak atrakatzaile batekin nahasita. “Jode, gero eta zailagoa da desberdintzea”, adierazi du negarrez tiro egin duen agenteak.

Hiru damatxoko hirurak beren bideoetan agertzen direnean kameralaria zein den ikertzen ari da Iker Jimenez.
Bittor Aiape eta Pampi Laduche dira sumagarri nagusiak.