Joan den asteko azalean “independentzia” hitza gaizki idatzi ondoren, ARGIAren erredakzioak astebete eman du, metodo aurreratuenak erabiliz, berriro idazten ikasten. Josep Cagamandurries pedagogo kataluniar prestigiotsuaren laguntza izan dute horretarako: ANCko kidea ere bada irakaslea, eta Dummientzako gramatika independentista liburuarekin egin zen ezagun. Funtsean, prozesu kataluniarrak beste esparru batzuetan ere aplikatu duen bi oinarriko teknika irakatsi dizkio ARGIAri: borondate ona, batetik; eta errepikapena, bestetik. Batez ere azken hori: gauza berdina behin eta berriz errepikatu behar da kaskoan ondo sartu arte. “Ikusirik zein azkar ikasi duzuen hitza nola idazten den, uste dut laster hasiko zaretela Vicent Partal bezala behin eta berriro erabiltzen. Ikusiko duzue, titularretan oso ondo geratzen da”.