Donostiak 100 puntutik 98 lortu ditu guztira TripExpert atariaren “Best places to piss in the sea” ranking entzutetsuan. Horrenbestez, Donostia munduko pissy guztien mapan egongo da aurrerantzean –turismoa pixa egiteko aukeren arabera antolatzen duten pertsonak dira pissy-ak, foodie-ak janariarekin bezala, baina txorrota luzeagoarekin–. Kontxako hondartza nabarmendu du TripExpertek: Michael Wang-Fitzpatrick webguneko kideak Donostiako uretan pixa egiteko esperientziaz honakoa idatzi du: “Ia olaturik ez dago eta Kantauri itsasoa izateko tenperatura harrigarri epela da. Behin uretan, Santa Klara uharte zoragarriari begira jaitsi dezakezu bainujantzia: inguru honi begira, pentsatuko duzu urre likidoa jariatzen ari zarela”. Kontxan pixa egiteak tradizio luzea duela ere nabarmendu du, Espainiako Maria Cristina erreginak Donostiako uretan hartu zituen arinduak gogora ekarriz.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:Bukatutak agian sexiago
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says: