Gure Esku Dago-k galdeketa egin du berau osatzen duten hiru subjektu politikoen artean, eta gehiengo absolutua lortuta Dago-k erabaki du independentzia aldarrikatu eta bere bide propioa hastea. Gure-k eta Esku-k elkar helduta jarraituko dute, baina litekeena da luzerako ez izatea, Esku-k ere prozesu subiranista abiatu duelako. Bi galdera luzatuko dizkie gureskutarrei: “Nahi al duzu estatu burugabe bateko herritarra izan?”. Baiezkoa erantzuten dutenek bigarren galdera bat erantzuteko aukera izango dute: “Nahi al zenuke eskual estatu hori independientea izatea?”. Baiezkoak irabaziz gero, Esku-k ere ospa egingo du eta, Gure-k, berak bakarrik antolatu beharko ditu etorkizuneko galdeketa guztiak. “Lanean segiko dugu aske eta demokratikoki erabakitzeko eguna heldu arte”, azaldu digu Gure Eskuko eledun Galder Itaunek.