Carlos Iturgaizek joan den astean amaitutzat eman zuen bi hamarkada baino gehiagoko ibilbide politikoa, PPk Europako hauteskundeetako zerrendetan nahiko atzean jarri zuela jakin ostean. Albisteak maila berean eragin ditu sorpresa eta tristura euskal gizartean, ez baitira esku batekin zenbatzekoak politikari bizkaitarraren jarraitzaileak. Baina ezusteko handiagoa hartu du Iturgaizek berak, orain kontu korronteko dirua gastatu bai, baina berririk sartzen ez dela ikustean: “Esplikatu didate que orain dirua es didate susenean bolsillora emango, que egin behar dut lana jendeak besala”, azaldu dio Beranduegiri. Medio honek jakin ahal izan duenez, Iturgaizi oso gaizki iruditzen zaio hori eta testu marxistak irakurtzen hasi da “kapitalismoia terrorismoa besala bencitxeko”.