Realeko zuzendaritzak iragarri duenez, Pablo Casado taldeko entrenatzaile posturako fitxatzeko negoziazioak nahiko aurreratuta daude. Klub txuri-urdineko iturriek diotenez, taldearen filosofiarekin bat egiten du PPko liderrak: dena irabaztera ateratzen da, ia dena galtzen du, baina ezer pasako ez balitz bezala jarraitzen du. “Entrenatzaile perfektua izango litzateke 2019-2020 denboraldia hasteko. Gero badakigu zer pasako den: kalera botako dugu eta Imanol jarriko dugu denboraldia salbatzeko”, azaldu dute Realeko iturriek.