“Oraindik lan hipotesi bat da eta ezin dugu ezer guztiz ziurtatu, baina baliteke orain arte mortua zirudien eremu horretan zerbait bizirik egotea”, adierazi dute NASAko bozeramaileek aste honetan publiko egin duten ohar batean. Iragarpenak polemika eragin du komunitate zientifikoan, izan ere, Esporrin hauteskunde gauean “agur Asiron, agur!” oihuka entzun ostean, komunitate zientifiko ia osoa bat etorri zen: buru horretan adimendun ezer aurkitzea ezinezkoa zela esan zuten. NASAk bere oharrean tentu handiz jokatu du, argituz “orain arteko ebidentzia guztiek kontrakoa pentsarazi digutela”, baina Esporrinen buru gainean lur hartzea lortu duen espazio-zundak ezohiko datuak eman dituela.