EHUko zientzialariek duela hiru urte onartu zuten Iñigo Urkullu, hezur-haragizkoa behintzat, ez dela existitzen, lehendakaria errobota zela zioten zurrumurruei aurre egiteko. Jendea lasaitzeko, haien laborategietan sortutako holograma bat dela jakinarazi zuten, eta horregatik Alonsotegiko gizonaren zurruntasun hermetiko hori. Zaldibarko zabortegian gertatutakoak direla-eta, jende askok eskatu du holograma erakusteko, baina EHUk azaldu du arazo teknikoak daudela. Koronabirusak haien ordenagailuak kutsatu dituela, txakurrak apunteak jan dizkietela eta amama berriz erretzen hasi dela, argudiatu dute.