“Luze! Zabaldu hegalera! Eromena harmailetan! Barkatzen duenak ezin du irabazi, e, Williams”. Iker Muniain Athletic-eko futbolari eta Euskal Herrian Euskaraz kolektiboko bozeramailearen hitzetan, ohikoa da zuri-gorrien partidetan horrelakoak entzutea. “Beti euskaraz berba egiten dugu geuk, salbu eta Realan kontra”, azaldu digu aldagelan ‘Txillardegi’ bezala ezaguna den Papá Muniainek. “Eurek ere majo menperatzen dute euskara, eta orduan, zertaz hitz egiten ari garen jabetu ez daitezen, zubereraz hasten gara gu. Ikusiko bazenute natúl berba egiten duten Jon Guridik-eta ze despistatu aurpegiarekin begiratzen gaituzten. Manexak! Euskal selekzioarekin jokatzen dugunean ere halaxe ibiltzen gara, euskaraz etengabe. Javier Clementeren lan eskergari esker, ez digu ergatibo bat bera ere ihes eta horrela, baina tira, zer egi… Ui barkatu, zuzenean sartu behar dut, orai Chiringuitorat banoazu”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak

Bi astean behin, ostegunetan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian ostiraletan 15:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona irratian ere, noizbait.
-
Kevin says:Zuek ez duzue sekula ikusi oilarrik oilotokian... ;) Oilarrak astuan buztanakin..hori...
-
Karmele says: