“Axular, Zakilixut, Maddi, Txan magoa, Olaizola II, Itxaro, Pirritx, Porrotx edo Txiribiton, berdin zait. Herri handi bat gara, baina indar handia duen herria gara”. Hitz hunkigarri horiekin hasi du hitzaldia EH Bilduko teleberrietako eledun Maddalen Iriarte legebiltzarkideak, txertorik hartu ez dutenak sutan erre behar ote diren bozkatzeko saioan. “Lurdes Iriondo, Izaro, Berri Txarrak, Bittor Aiape, Yolanda Barcina, Roberto Lopez Ufarte, Ana Galarraga, Gartxot, Maria Luisa ‘Goenkale’-koa, Jean Rene Etxegarai, ‘Ugarteko’ edo Blas de Lezo. Euskal Herria munduan jartzeko unea da. Gurea askatasuna da, gurea konpromisoa da”. Txalo zaparradaren erdian, gasolina potoa eta metxeroa hartu, eta Xabier Silveiraren etxerantz abiatu da mapamundi borobil batekin.