“Elurra, kazkabarra, euria, argindarraren prezioa, autoentzako txip falta, Olentzero eta Maridomingi, nire besapeetako lurrina… guztiak dira arrazoi sendoak herritarrek mugikortasuna eta harremanak murrizteko”, adierazi du Iñigo Urkullu lehendakariak ETB1en, ikusle guztiek buruarekin baiezko keinua egiten zuten bitartean, lider gorenaren karismak limurturik. “Are gehiago, kontuan izanik José Ignacio Munilla hurrengo aita santuak utzi egin gaituela. Zer arrazoi daukagu elkar ikusteko, elkar ukitzeko, batetik bestera mugitzeko, Munik utzitako hutsune existentzial honen erdian? Mesedez, geratu denok etxean eta piztu telebista, bereziki hark sendatu ezin izan zituen emakume eta elegebeteku edo horiek, zeren eta Osakidetza ez dago prest zuek denok artatzeko”.