Medikuak oñatiar gixajo bati eskuin sudurzuloan makiltxoa sartzeagatik 30 euro kobratzeak erakusten digu osasun sistema publikoan ze langile sasikumeak dauden. Normala jendea sumindurik bizitzea. Ez da harritzekoa gurasoen whatsapp taldeak irakiten egotea, beti dagoelako sua gasolinarekin itzali nahi duen pertsona… ez dakigu ziur nola definitu… Ogrotariko Euskal Hiztegia kontsultatu beharko dugu, edo Asteasuko harri handien txapelketan gorriak ikusi zituzten herritar zintzoei galdetu.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena 

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.