Pasa den astekoa sarrera teorikoa izan zen eta hemen dator ‘Sexua gratis’ saioaren atal praktikoa. Ligatzeko teknikak falta zaizkizu? Gustura egingo zenuke trebakuntza ikastaro bat? Zeure burua proban jartzeko ariketa berrien irrikaz zaude? Ba aprobetxatu Kevinek ordainduta egin duen ikastaroa eta egizu doan gurekin! Kontatuko diguzue balio izan dizuen edo ez.

Oharra: mangoa baino, hobe bertako elikagairen bat musukatzen baduzue.

Gogoratu, Telegram kanala ere badugula. Apurka-apurka podcastaren ildo editorialarekin bat datorren edukia zabalduko dugu bertan, nahi duen ororentzat aho-gozagarri.

Egin zure ekarpena

Proposamenen bat, kritikaren bat edo esateko zerbait baduzu grabatu ahots mezu bat eta bidali mezua: 669 36 29 82 zenbakira Telegram edo WhatsApp bidez edo beranduegi@argia.eus helbidera e-postaz.