Hitzak euskarara pasa eta testua atzekoz aurrera irakurrita, ondorengoa dio gutunak: “Bazen garaia norbaitek nire klausula penagarria ordaintzekoa. Aspertua nengoen Reala zuzentzen duten arma trafikatzaileaz eta bere alboko kirol-zuzendari potrohandiaz, Anoetako harmailak betetzen (‘bete’ esan dut? Kar kar kar) dituzten pipa-jaleez eta egunkari salduenaren soflamak bere egiten dituzten gipuzkoar astopikuen probintzianismo merkeaz. Klub handiago batera noa, harrobiko jokalariak oinarri dituen klub batera, erakunde publikoek gehiago mimatzen duten klub batera… nire hizkuntzan lasai asko hitz egin eta idatzi ahal izango dudan klub batera. Zeren eta bilbotarrei bost axola zaie euskara batuan ala euskalkian egin, gehiengoak ez dakielako zer den bata zer bestea. Baina Gipuzkoan, ioder Gipuzkoan, ziur kultureta foroetan ere eztabaidatuko dutela agur-gutuna nire ama hizkuntzan idatzi izanaz. Eta nik, bitartean, haiek txio bat bidaltzeko behar duten denbora horretan, 1.000 euro irabaziko ditut. #Lantzoik. Tira, BMWa hartuta txitxi-potxin baneteguanba dzangaraka”.
Ez da sekreturik goiz edo berant jakiten ez denik.
Gure podcast guztiak
Bi astean behin, ostiraletan, ordubetez fuerte pentsatzen.
Antxeta Irratian astelehenetan 22:00etan.
Zarauzko Arraion igandeetan 14:00etan.
Baita KKinzona, Txapa eta Segura irratietan ere, noizbait.
Audio plataforma librean
BALEAFUNK
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
Eta multinazionalen menpekoetan ere bai, baina ez diegu doako publizitaterik emango.
-
Jon says:
-
Tito Moon says:
-
Xabi says:
-
Ziortza says:
-
Arantzazu Guarrotxena Zearra says:
Jajaja, aspaldi idatzi dozuen artikulurik onenetarikoa iruditu zait (Bilbotar batek idatzia).