Erakunde ekologistek azaldu dutenez, ia ezinezkoa izango da bizirautea, espeziea desagerrarazten ari den harrapariak Podemoseko buruzagiak baitira.
Author: argia
Iruña-Veleiari buruzko telesail bat estreinatuko du Netflixek, Goenkaleren iraupen-errekorra hautsi nahian
Datorren urtean hasiko dira filmatzen eta dagoeneko kontra agertu dira ostrakak benetakoak direla diotenak, baita faltsuak direla diotenak ere.
Eusko Jaurlaritzaren azken soziometroaren arabera, EAJk hauteskundeak irabazten jarraituko luke La Manadakoak lehendakarigai jarriko balituzte ere
Ikertzaileen arabera, misterio bat da nola oraindik jendeak beste alderdiei botoa ematen dien, nork irabaziko duen beti hain argi egonda.
Kantabriako muga zeharkatu ezin duten bizkaitarren egoera krisi humanitariotzat har dezatela eskatuko du Jaurlaritzak
Castro Urdialesen daukaten bigarren etxera joan ezin duten bilbotarren egoera dramatikoa dela adierazi du Iñigo Urkulluk eta Nazio Batuen Erakundeari babesa eskatu dio.
Iñigo Urkulluren ustez Jaurlaritzako funtzionarioek Telepizzako banatzaileek bezala kobratu behar lukete, haiekin elkartasunez
Telepizzako banatzaileek berriz, EAEko lehendakariaren arabera, eguneko otordu bakarrarekin bizitzera ohitu beharko lukete, Afrikako haurrekin elkartasunez.
Hondartza dinamikoen kontzeptua asmatu duen teknikariak heriotza mehatxuak jaso ditu topless egiten duten amonen komando baten partetik
Beldurtuta dagoen arren, beste asmakizun batzuk ere laster aurkeztuko ditu: igerileku lehorrak eta Donostiako pintxo merkeak.
Ertzaintzako ERNE sindikatuak adierazi du beraiek hainbeste istilu sortu gabe hilko zutela George Floyd
“Zuek ez dakizue, utzi guri”, esan die Ugartekok Minneapoliseko Poliziei eta manifestariak autoarekin harrapatzen hasi da.
EITB Focusen arabera, jendeak ez ditu inkestak ongi erantzuten eta horregatik ateratzen dira emaitzetan EAJ ez diren alderdiak

Gizaker etxeak egindako azken inkestaren arabera, AEBetako hauteskundeak EAJk irabaziko lituzke orain egingo balira.
Arantxa Tapiak kulturgintzako langileei esan die “benetako lan bat” bila dezatela

Eusko Jaurlaritzako sailburuaren arabera, erromeria-talde bakarrarekin nahikoa litzateke probintzia bakoitzerako eta horrela diru gehiago legoke AHTrentzat.
Konfinamendua amaitu arren, prudentziaz jokatu nahi duzula esatea bihurtu da familia bazkarietatik libratzeko aitzakia nagusia euskaldunen artean
Euskal herritarren %80 oraindik ez da koinatuarekin eta aitaginarrebarekin elkartu eta pribatuan aitortzen dutenez, ez dute batere presarik.




