Milaka lagun batu ziren igandean Forondako zelai orlegian, lau txikito hartu eta EAJk Bizkaian azken minutuan eta penaltiz legebiltzarkide bat galdu duela ahazteko di-da antolatutako Alderdi Egunean. Ohi bezala, euren aurpegi abertzaleena erakutsi zuten...
Category: Esker Aberlatzea
Euskadi, independentziatik 0,4 milimetro gertuago
EAEko herritarrak argiro dira mintzatu: erabakitzeko eskubidearen alde daude. Gasteizen lau parlamentariotik hiruk defendatuko dute euskaldunok gure patuaren jabe izan behar dugula, eta horrek legegintzaldiaren hasiera-hasieratik eragin ditzake mugimenduak burujabetzaren bidetik. “Hasteko, Legebiltzarreko kantinan...
“Ezpain gorrien iraultzak” ongi makillatu ditu EH Bilduren emaitzak
Denak ados daude koalizio soberanistan: “ezpain gorrien iraultza” delakoak funtzionatu du. Zerrendetako lehen postuan emakumeak jartzeak eta kanpainan aldarri feministak sartzeak bigarren postua ziurtatu diote EH Bilduri. “Joder ze inbentoa feminismoa!”, azaldu du koalizioko...
“Gerturik daukagu odola (zezenena)”
Ez bilatu trikimailurik, argazkia benetakoa da. CTA existitu egiten da eta ondo bizirik dago, Tafalla aldean. Guri, geurez, ez litzaiguke halakorik bururatuko. ”Jon Idigoras, Amorebietako ‘txikito’ handiaren oroimenak gidatzen gaitu”, esan du taldeko bozeramaile...
“Otegiren burkinia da problema” Hauteskunde Batzordeko kide baten arabera
“Gaitasun guztiak estaltzen dizkio burkiniak eta horrela ezin jakin hautagai izatea posible ote duen”, azaldu dio Gipuzkoako Hauteskunde Batzordeko eledun batek Beranduegiri. Baieztatu duenez, oporretan erabili duen bainujantzi hori da bere hautagaitzaren legezkotasunaren inguruan...
EAJren kartela AEBko jaiald… oh wait!
AZKEN ORDUKOA: EH Bilduk izena aldatuko du
Azken hauteskundeetan lortutako emaitza txarrak hobetzeko lanean hasi dira koalizioko kideak. EH Bilduko alor instituzionaleko iturriek jakinarazi dutenez, ilusioa berreskuratzeko asmoz, koalizio abertzaleari izena aldatzea erabaki dute. Denok Batera Dezakegu izango da hemendik aurrera.
ERREKORRA!: EAJk 249 aurresku egin ditu Espainiako hauteskundeen kanpainan
“Esfortzu guztiak dira garrantzitsuak Madrilen euskotarren benetako ahotsa entzun dadin”, adierazi du Dogartzi Sainz de Txakarrankua EAJko ekitaldi folklorikoen arduradunak. “Guztira, gure aurreskulari bipilek 1.523 bider altxatu dute hanka goraino-goraino nonahi antolatu ditugun mitin...
Zorrak ezin kitatu
Abian prozesua reality-show bat dela baieztatu du ezker abertzaleak
Ezker abertzaleak jakinarazi duenez, Abian prozesua “reality-show” bat izan da hasieratik eta laster hasiko dira grabatutako materiala emititzen Herriko Tabernarik onenetan. “Soziologia minimo bat egin dugu, jendeak zer kontsumitzen duen ikertu. Eta Euskal Herrian...