Category: Esker Aberlatzea

“Ezker abertzaleko epel horiekin ez goaz inora”, esan du EAJk Alderdi Egunean

Alderdi Egunaren amaieran Forondara joandako guztiekin banan-banan berba egin zuen Antolakuntza Batzordeko gizaseme jator honek.

Milaka lagun batu ziren igandean Forondako zelai orlegian, lau txikito hartu eta EAJk Bizkaian azken minutuan eta penaltiz legebiltzarkide bat galdu duela ahazteko di-da antolatutako Alderdi Egunean. Ohi bezala, euren aurpegi abertzaleena erakutsi zuten...

Jarrai-Segi

Euskadi, independentziatik 0,4 milimetro gertuago

Kamera ezkutua erabili behar izan genuen hauteskunde gauean Iñigo Urkullu poztasun aurpegiz harrapatzeko

EAEko herritarrak argiro dira mintzatu: erabakitzeko eskubidearen alde daude. Gasteizen lau parlamentariotik hiruk defendatuko dute euskaldunok gure patuaren jabe izan behar dugula, eta horrek legegintzaldiaren hasiera-hasieratik eragin ditzake mugimenduak burujabetzaren bidetik. “Hasteko, Legebiltzarreko kantinan...

Jarrai-Segi