Fred Biscay | Facebook bidez
Category: Gure iparra
Arbonan egun normal batez
Giputxia EHZn
Askatasuna
Aitzina! desegin ostean, bideo bat igo dute Youtubera auzapez abertzale izateko urratsak azalduz
Zazpi urteko ibilbidearen ondoren Aitzina! gazte erakundeak desegitea erabaki du, baina denbora honetan ikasitakoa herritarren esku utzi nahi izan dute aurretik. “Hegoaldeko abertzaleek abiatutako bidetik, herriko etxeetan eta elkargoan burutuko dugu borroka orain, kalean...
Autobusak antolatuko dituzte Hego Euskal Herritik Ziburu, Urruña eta Itsasura benetako abertzaleak ikusteko
Hego Euskal Herrian azken urteetan desagertzen joan den espeziea Lapurdin nola berragertu den ikusita harrituta daude biologoak eta politologoak.
Auzapezak kargu erlijiosoak direla uste du Hegoaldeko euskaldunen %92k
Era berean, Jean-René Etchegaray “ezkerrekoa” izan daitekeela sinetsita bizi dira. Horrelako ezjakintasunei aurre egiteko, ARGIAk datorren astean argitaratuko du Ipar Euskal Herriko politika dummientzat gida-liburua, martxoaren 15ean eta 22an egingo diren herrietako hauteskundeetan interesa...
‘Visitez la Côca Basque’ parke tematikoa irekiko dute Lapurdin
Frantziako Gobernuak, Elkargoarekin elkarlanean, kokainari buruzko parke tematiko bat eraikiko du Lapurdiko kostaldean, itsasoz datozen droga paketeek geroz eta turista gehiago erakarriko dutelakoan. “Iduritzen zauku xantza ona izan daitekeela gure historia garaikidearen alde garrantzitsu...
Franz Kafkaren oinordekoek Euskal Herriko administrazioak salatu dituzte plagioagatik
Tramite burokratikoak egiterakoan ezartzen dituen konplexutasunengatik ezaguna da mundu osoan Euskal Herriko administrazio publikoa, baina duela gutxi arte Franz Kafkaren oinordekoek ez zuten haren berririk. Aste honetan jakin da idazle txekiarraren senideek salaketak jartzen...