Category: Politikan ez da gauza politikan

UPyDk lider berria du: Cristiano Brown (eta ez da broma)

Rosa Diezek pozarren hartu du buruzagi berria. “To ezak, marroia!” esan dio prentsaurrekoan.

Askok desagertutzat zuten UPyD ezker-zentro-eskuineko alderdia, baina ez. Oraindik afiliatuta dirauten apurrak  asteburuan elkartu, mus partidaren ostean kongresua egin eta lider berria aukeratu dute: Cristiano Brown. “Badakigu hauteskundeetan-eta ez daukagula zereginik, baina behintzat barre...

Jarrai-Segi

Patxi Lopezen hautagaitzaren aldeko uholdea: PSOEko kide bat konbentzitu du jada (baina igual ez erabat)

Patxi Lopez puzker bat ez botatzeko ahaleginean (artxiboko irudia).
Patxi Lopez puzker bat ez botatzeko ahaleginean (artxiboko irudia).

PSOEko Idazkaritza Nagusirako hautagai izango dela iragarri eta astebete ere pasa ez denean, Patxi Lopezen aldeko atxikimenduak erritmo frenetikoan ari dira ugaritzen. Dagoeneko PSOEko kide bat konbentzitu du lehendakari ohiak. “Berak salbatuko du gure...

Jarrai-Segi

Espainiako Konstituzio Auzitegiko katxondoak: “Debekuak ta txorakeriak! Guk geurea!”

“Langileak barrikadetan, zezenak plazetan”, zioten 1968ko maiatzean. Edo.

68ko arima berreskuratu nahi du Espainiako Konstituzio Auzitegiak. “Debekatuta dago debekatzea” aldarrikatu dute jaun-andere txit ohoragarriek, karrikara irten eta askatasunaren alde poliziari aurre egiten zioten garaian bezala. “Nazionalistek dena debekatu nahi digute-eta!”. Hasteko, bertan...

Jarrai-Segi

Adieraz-penak

Alfonso Alonso (PP): “Galiziako eta Baskongadetako botoak batuta sekulako emaitza lortu dugu” Alonso Alfonso (PPkoa ere bai): “Ez dugu baztertzen EH Bildu-Podemos-PSErekin gobernu akordioa; ideologikoki arraroa litzateke baina a ze barreak, aizue” Idoia Honda-Mendia...

Jarrai-Segi

Idoia Mendiak onartu du bere kanpaina Irango pelikula bat dela

Mendia eta zinemaren arteko harremana aspaldikoa da. Gaztetan filmatutako “Nik ikastolatik bizirik atera nintzen” persierazko bertsioak arrakasta handia izan zuen.

Donostiako Zinemaldiko alfonbra gorrian egin du Idoia Mendia PSEko lehendakarigaiak hauteskunde kanpainako mitin zentrala eta adierazpen harrigarriak egin ditu: “Inkestak ikusita argi dago herritar asko ez direla ari ulertzen gure mezua. Baina benetan sakona...

Jarrai-Segi