Adituek nabarmendu dutenez, urrats logikoa da, kontuan izanda geroz eta diferentzia gutxiago dagoela bi erkidegoen artean Iñigo Urkulluren hizkuntza-politikari esker.
Category: Urkulluren alegrantzia
Iñigo Urkulluren ustez Jaurlaritzako funtzionarioek Telepizzako banatzaileek bezala kobratu behar lukete, haiekin elkartasunez
Telepizzako banatzaileek berriz, EAEko lehendakariaren arabera, eguneko otordu bakarrarekin bizitzera ohitu beharko lukete, Afrikako haurrekin elkartasunez.
Urkulluren hologramarekin arazoak daudela onartu du EHUko Zientzia Fakultateak
EHUko zientzialariek duela hiru urte onartu zuten Iñigo Urkullu, hezur-haragizkoa behintzat, ez dela existitzen, lehendakaria errobota zela zioten zurrumurruei aurre egiteko. Jendea lasaitzeko, haien laborategietan sortutako holograma bat dela jakinarazi zuten, eta horregatik Alonsotegiko...
Confebaskek Olentzerori idatzitako gutuna ongi iritsi da Eusko Jaurlaritzaren bulegoetara
Urtero bezala, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako patronalak ilusio handiz idatzi dio Olentzerori gutuna eta Eusko Jaurlaritzako iturriek baieztatu dutenez, dagoeneko Iñigo Urkulluren bulegora iritsi da. “Bai, Olentzero ere gu gara”, azaldu du Jaurlaritzak. “Zer...
Eusko Jaurlaritza klima aldaketaren oso oso aurka
“Planeta suntsitzen ari diren handiki diruzaleei argi esan behar diegu nahikoa dela, ez dugula ingurumenaren aurkako eraso gehiago onartuko”, azaldu du Iñaki Arriola, Eusko Jaurlaritzako Ingurumen sailburuak. “Ezinbestekoa da klima aldaketaren mehatxu neoliberalari erabateko...
Iñigotxo eskolan aspertu egiten zelako sartu zen politikan
#UNFOLLOW
40 urtez koman egon den emakume bat esnatu, Urkullu transferentziak eskatzen ikusi eta berriz koman erori da
Albiste historikoa emateko prest zeuden Basurtuko ospitaleko sendagileak: Asun Losa Koneta basauriarra joan den larunbatean esnatu zen, 40 urte koman pasa ondoren. Sendagileek haren osasun-egoera egonkorra zela baieztatu ostean, komunikabideei dei egin zieten, “mirari”...
Urkulluk argitu du Euskotreneko agerraldia ez dela Patxi Lopezen plagio bat, omenaldia baizik
Iñigo Urkullu EAEko lehendakariak Donostiatik Hendaiako ibilbidea egin zuen Euskotrenen, Kanboko nazioarteko bake-topaketara joan beharrean. Horrek eragin dituen kritikak ikusita, Urkulluk azalpenak eman ditu: “Batzuek Patxi Lopezekin konparatu egin naute, ETAren erabaki garrantzitsuaren egin…...