Hegoaldekoen mendekua: Maulen gipuzkeraz bertso-kantari

Indigenekin konektatu nahian, bertso-saiorako arropa ere tentuz aukeratu zuten zenbait bertsolarik.

“Bai, bai, mezu ofiziala lurraldetasunaren kontua eta hori guztia da, baina finalerdi bat Maulera eramatearen benetako arrazoia mendekua besterik ez da”, aitortu dio Beranduegiri Bertsozale Elkarteko iturri anonimo batek; “urte askoan engainatu gaituzte Hegoaldekook...

Jarrai-Segi

EAEn ere 155a aplikatzeko eskatu du EH Bilduk, “Ertzaintzaz, ETBz eta Urkulluz libratzeko”

Ildo berria sozializatzeko Beren Esku Dago mugimendu autonomoa sortu du EH Bilduk.

EAEn ganorazko 155 bat indarrean jartzea da Euskal Herriak bere askapen borrokaren fase honetan behar duena, adierazi du Zoraida Santxez de Andramari EH Bilduko estrategia politiko sakoneko arduradunak. “Hartara, fuera Urkullu, Ertzaintza eta ETB”,...

Jarrai-Segi

Patxi López: “Prest nago Kataluniako presidente izateko; lehendakari izateko baino are gehiago”

Hauteskundeak izango ez badira ere, Patxilok prest du kanpainarako kartela.

Bartzelonara doan trena iritsi bitartean luzaketak egiten ari zela, Patxi Lópezek adierazi du badela ordua “kataluniar guztiak” ordezkatuko dituen presidente bat egon dadin, herritarren gehiengoak bozkatu duen Generalitate “antidemokratiko” honen ordez. Horregatik, prest agertu...

Jarrai-Segi