Txartel honek hautsak harrotu ditu Bilbon
Otegiren imitatzaileen lehiaketa irabazi ondoren, Arkaitz Rodriguez izango da Sortuko idazkari nagusi berria
Arnaldo Otegi EH Bilduko koordinatzaile bihurtu ostean, Arkaitz Rodriguez proposatu dute Sortuko idazkari nagusi izateko. Ardura berria hartzeko gogoz agertu da Rodriguez Beranduegiri esklusiban egindako adierazpenetan: “Oso gogor entrenatu naiz Lider Handiaren antza izateko...
EAJren independentziarako plan ezkutua: Espainia apurka zatitu dadila, “Euzkadi bakarrik geratu arte”
“Kataluniak irekiko du bidea, eta haren ondotik banan-banan bereiziko dira autonomia erkidego guztiak, Euzkadi bakarrik geratu arte Espainian; horra independentzia, esfortzu handirik gabe”. Esaldi horrekin hasten da Euskadi askatzeko EAJren bide-orri hiper-sekretua, Beranduegiko ikerketa...
“Zer jartzen du zure DNIak?” galderak dagoeneko kataluniar independentista bat konbentzitu du oker dagoela
“Ez dakit nola ez nintzen lehenago konturatu, espainola naiz”, adierazi die kazetariei Angels Silva gironarrak. Okindegian ondoan zeukan beste bezero unionista bat politikaz eztabaidan hasi zitzaion CUPekoa izateko itxura zeukala ikusita, eta elkarrizketaren puntu...
Anari entzunda tristatzen ez den gizaseme bat aurkitu dute EHUko ikerlariek
Felix Irribarria izena du EHUko biologo talde batek ezustean aurkitu duen espezimen jator eta bitxia. “Animalia arraroak aurkitzea da gure espezialitatea, –behin bi buruko txakurra aurkitu genuen; buruetako bat falta zitzaion, pena–, baina Anariren...
Pertsonalaren ordutegi presentzialean itxaroten ari izango zaizu gidaria
Guardia Zibilak jarraitzen du hautestontziak aurkitu ezinik
FARCen bidetik, kirol talde bihurtzea erabaki du ETAk
Izena aldatzeaz batera futbol taldea sortuko duela iragarri du FARC gerrilla ohiak, eta horrek inbidia sortu du nonbait. “Kolonbiako bake prozesu eredugarriaren ispiluari begira, lan ildo berria irekitzea deliberatu dugu: kirola”, dio ETAk Beranduegiri...
Lilian Tintorik dio atzemandako dirua Anasagastiri peluka bat pagatzeko zela
Venezuelako Gobernuaren aurkari ezaguna 200 milioi bolivar aldean zituela gelditu zuen poliziak, baina lehen momentutik ukatu du diru horrekin legez kanpoko ezer ordaindu nahi zuenik. Eztul pixka batekin zebilen amonari ziropa erosteko behar zuela...