Arratsaldeko lauak eta laurdenetan balkoietatik edari isotonikoak isuriko dituzte Ultra-Trail bat egiteko monoarekin dauden matxaka guztiek.
Type: Gallery
Nekane Murga maskaren kontra dago, ez dituztelako bere ahoaren tamainakoak diseinatzen
Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak igande honetan adierazi du ez duela maskararik erabiltzen koronabirusari aurre egiteko eta Espainiako presidenteak erabiltzen badu “koronabirusa daukalako” izango dela. Beranduegiren ikerketa-sailak, nolanahi ere, kasuan sakondu nahi izan du, Nekane...
Masturbazioa? Higienea? Zientzialarien azalpenak ez datoz bat komuneko paperaren kontsumo neurrigabearen aferan
Koronabirusaren krisia dela-eta, komuneko papera agortzen hasi da supermerkatuetan eta fenomenoak eztabaida sutsua eragin du zientzialarien artean. Zergatik gertatu da hau jendeak apokalipsia gertu dagoela uste duenean? Garbiñe Segura adituaren ustez, garrantzitsua da egoera...
Koronabirusa autokutsatzen hasi dira hainbat guraso familiatik ere bakartzeko

Etxean 24 orduz bakarturik, elkar hiltzea helburu duten seme-alabekin egun osoa, kirolik gabe, tabernetara ezin joan, kaka egin ostean ipurtzuloa garbitzeko paper zentimetro bakoitza mugaraino zukutu beharra… 26 urterekin Santiago Bidea egin edota asteburuan...
Europak neurriak hartu ditu
Elkartasuna da bide bakarra
Osakidetza kolapsatu dute kopako finala galtzeko beldurrez paniko atakeak izan dituzten athleticzale eta realzaleek
“Koronabirusari aurre egiteko prest geunden, honetarako ez”, adierazi du Eusko Jaurlaritzako Osasun sailburuak, Donostiako ospitalea, Basurtukoa eta Gurutzetakoa kolapsatuta geratu ondoren, milaka eta milaka athleticzale eta realzale antsietate atakeekin ingresatu behar izan dituztelako. Bilboko...
Auzapezak kargu erlijiosoak direla uste du Hegoaldeko euskaldunen %92k

Era berean, Jean-René Etchegaray “ezkerrekoa” izan daitekeela sinetsita bizi dira. Horrelako ezjakintasunei aurre egiteko, ARGIAk datorren astean argitaratuko du Ipar Euskal Herriko politika dummientzat gida-liburua, martxoaren 15ean eta 22an egingo diren herrietako hauteskundeetan interesa...





