Urtebete, 325 disko eta gainontzeko guztia berdin
325 disko inguru argitaratu ziren 2012an Euskal Herrian, erdia baino gutxixeago euskaraz. Auto-ekoizpenak goraka jarraitzen du eta estilo aldetik ugaritasuna da nagusi. Hirugarrenez Entzun!ek eta Harrobia Lantzenek argitaratu duten Gureandoinu txostenetik (pdf) ateratzen diren ondorioak dira. Kopurua aurreko bi urteen antzekoa da —2011ko txostena (pdf) eta 2010ekoa (pdf)— eta ohitzen joan beharko dugu, nahiz eta harrigarri samarra den zenbat musika argitaratzen den eta zenbat pasatzen den...
Read MoreProblematizatu!
Txistea izan gura zuen zerbait idatzi nuen duela aste batzuk bertsolarien eta idazleen ustezko ezinikusiaz beste gai baten sarrera gisa; eta pita hartan korapilatu dira pare bat artikulu, Juan Luis Zabalak Berrian idatzitako “Nahi edo ez, haurride” erreportajea eta azkeneko ARGIA astekarian Inma Erreak publikatu duen “Euskal dualismoa (edo duelismoa)” iritzia. Ez daukat intentziorik asuntoarekin jarraitzeko, baina uste dut Zabalak eta Erreak beste gai bat plazaratu dutela oharkabean:...
Read MoreAmazonek neonazien premiarik gabe kontrolatuko du mundua
Zalapartatsua izan da astea Amazon liburu saltzaile erraldoiarenean: Alemanian daukan biltegi bateko langileak ia esklaboen pare lanean ari zirela argitaratu da, segurtasun enpresa neonazi baten zaintzapean –material ona nobela batentzat; idazten baduzu, Amazonek salduko du ziur–. Eten dute kontratua biltegiko segurtasuna atzaparra tenkatuta zeraman enpresarekin eta bukatu da festa. Letra txikiagotan ordea, AEBetako konpainia hazi eta hazi ari da. “Amazoneko Jeff Bezosek ez du inperio bat...
Read MoreEusebi delako bat
Iraultzaren plaza Bartzelonako Gràcia auzoan: badator gizon zahar bat gurpildun aulkian, aspertu itxurako gazte batek bultzatuta, paperak banatzen eskura dauzkan pertsona guztiei. Guri ere eman digu bi marrazkik edertutako orri horietako bat, gizarte-laguntzaileak ziztuan eraman baino lehen. Harrituta gaudela ikusirik esplikatu digu pastiza lagunak: “Eusebi da, marrazkiak egiten ditu eta jendeari banatzen aritzen da. Iban del Campok dokumentala egin zuen berari buruz”. Eta...
Read MoreDurangoko Azoka, gutxieneko adostasun bila
Soka tenkatu bai, baina ez da eten oraingoz: Durangoko Azokaren antolamenduari buruzko gutxieneko akordioa bilatzeko epe bat jarri zuten atzo Gerediaga elkarteko kideek eta Azokaren inguruko guneetan parte hartzen duten taldeek. Martxora bitartean saiatuko dira antolamenduari buruzko minimoak zehazten eta horietan ados egonez gero, Azokak koordinazio mahaiaren ereduarekin funtzionatzen jarraituko du, hau da, Aiert Goenagaren gidaritzapean martxan jarri zen ereduarekin. Kontsentsurik ez...
Read MoreNolako azoka, nork kudeatuta
Presaka ari dira gertatzen gauzak Gerediaga elkarteak Aiert Goenaga Durangoko Azokako zuzendari kargutik kendu duenetik. Gaur arratsaldean bildu dira Gerediaga eta Azokaren inguruko guneetako arduradunak eta, bilera horren emaitza ezagutzen ez dugun arren, analisirako elementu batzuk badauzkagu esku artean. Gotzon Barandiaranek ARGIAri adierazi diona irakurrita ondorioztatzen da iazko ekainean ere saiatu zirela Goenaga kargutik kentzen. Antza denez, Jon Irazabal Durangoko Azokako aurreko...
Read MoreZer dauka Capbretoneko atentatuak fikzionagarri izateko?
2007ko abenduaren 1ean Raúl Centeno eta Fernando Trapero Guardia Zibileko agenteak hil zituen ETAk Capbretonen. Ez zen ETAren ohiko ekintza izan: agenteak kafetegi batean ezagutu ondoren, etakideek aparkalekuraino segi eta bertan tirokatu zituzten. Planifikatu gabeko hilketa izan zen, antza. Gertakari hura gogora ekartzearen arrazoia liburu bat da, David Fernándezek eta José Antonio Gutierrezek Libros del KO argitaletxearekin publikatu berri duten Los de la ETA han asesinado a tu hijo (ez da...
Read MorePrix: power-poparen harribitxi bat, Bilbon berrargitaratua
Spring Records zigilu bizkaitarrak Prix taldearen single pare bat argitaratu ditu berriki. Izena ez zaizuela ezaguna egiten? Niri ere ez, baina Radio Euskadiko La Jungla Sonora saioan Memphiseko banda horrekin kolaboratu zuten lagun bi aipatu dituzte: Alex Chilton eta Chris Bell. Hau da, Big Star kultuzko taldearen erdia. Azken horiei buruz Drew DeNicolak egindako dokumentala proiektatu zuten Donostiako Dock of The Bay jaialdian eta jakin-mina piztu zitzaidan 1970eko hamarkadan Memphisen...
Read More
Iruzkin berriak