Juaristi
Jar ote liteke azeria oilategia zaintzen? Seguru ote dago bankua, Dalton anaiak badira jagole? Nori pasatzen zaio burutik, bizi ditugun garai hauetan, apaiz katoliko bat jartzea haurtzaindegiko buru? Tankera horretako galderak etorri zitzaizkidan burura joan den asteburuan albistea egunkarietan atera […]
'46 Kodea' Zinematekan
Osteguna, Zinemateka eguna ETB3n. Baina gaurko saioaren ordez, aurretik egindako beste bat ekarriko dugu hona. Blog honetako eskribauak Amaia Akordagoitiarekin eta Asier Urbietarekin batera jardun baitzuen Michael Winterbottom-en Code 46 filmaz duela zenbait egun, Amaia Cayerok gidatutako tertulian. On egin!
Nola irakurri liburuak, liburuak (osorik) irakurri gabe
Dena ez baita erudizioa eta sakontasuna izango, aholku praktikoak emateko momentua iritsi zaigu. Gainean dugu Durangoko Azoka eta askok edukiko duten problema konpontzera gatoz. Izan ere, hainbeste dira urte sasoi honetan publikatzen diren liburuak, hain interesgarriak dira denak eta asteburu […]
Chillida Leku museoa benetan itxiko al dute?
Mezua iritsi berri da erredakziora Jaurlaritzaren Kultura Sailetik, Chillida Leku museoa ixtera doazela-eta, zer egin duten eta zer egiteko prest dauden adieraziz. Urtebete baino gehiago daramate eskultorearen familiarekin berbetan, “egungo espazioaren kudeaketa nahiz jabetzaren egoera-txostena egiteko, hainbat alderdiren arteko negoziazioak […]
DRMarekin eta garesti: ez da nirebook
Erreportaje bat bukatu nuen atzo (hilak 25) astekarirako, gutxi gorabehera esaten duena liburu elektronikoaren zabalkundea, askotan iragarria eta beste hainbestetan atzeratua, azkenean baietz, iritsi egingo dela. Titular balientepasatua jarri nion: “Orain bai, liburu elektronikoak eztanda egingo du”. Baina uste dut […]
'Angie' edo nola saldu diskoak Durangon
Nagikerian instalatuta geunden Bilbon, Garcia Salazar kaleko pisuko salan, telebistari begira, agian pizza bat afaldu berritan, Rolling Stones-en Angieren bideoklipa agertu zenean. Akorde minor batek hausten du isiltasuna eta Mick Jaggerrek desolazioz ahoskatzen du izena: Angie… Angie… noiz desagertuko dira […]
Belén Esteban: faxista ala boltxebike?
Arantzako ahateak bagina legez, inbutuarekin sartu digute eztarritik Hegoaldeko teleikusleoi Belén Estebanen historia: torero ezagunarekin ezkondu zen emakume pobrea, senarraren familia aberatsak baztertua, alaba aurrera ateratzeko hiltzeko prest dagoen andre sufritua. Dena oihuka, dena hesteetatik, dena arrunkeria neurrigabez esaten duen […]
Nafarroako Erresuma 'Assassin's Creed' bideojokoan
Bitxia da hemen eta munduan Nafarroako Erresuma azken urteotan pizten ari den interesa. Tira, hemengo jakin-minak ez luke hain arraroa izan beharko. Iñaki Perurenak ongi azaldu duen moduan, norbere herriaren historiagatik denok eduki beharko genuke kezka apur bat. Baina, eta […]
(A): ikur subertsibotik marka komertzialera; eta halere subertsibo, agian
Nork ez du inoiz “A” letra marraztu? Eta nork ez du, noizbait, errebeldia keinu intimoago edo publikoagoan, hizki horixe bera zirkulu batez inguratu? Anarkistek erabiltzen duten a bildua –“a bildu beltza”, Internetekoarekin ez nahasteko– da, ziurrenik, pentsaera bat laburbiltzeko erabili […]
Henryri buruz Zinematekan
Gaur osteguna da eta dagoeneko ohitura bihurtu da ETB3ren ikusleontzat Zinemateka saioaren aurrean paratzea. Film onak bertsio originalean, euskarazko azpitituluekin. Eta ondoren tertulia. Gaur, adibidez, Julian Schnabel-en Lou Reed’s Berlin botako dute. Aurreko batean Jon McNaughtonen Henry: portrait of a […]
Twitter: denbora galtzea, arrakastaren giltza
Nicholas Negroponte Internet munduko guruak El País egunkari espainiarrari: “Ez dut uste Twitterrek asko iraungo duenik”. Zeresana eman dute hitz horiek, iragarle fina dela erakutsi baitzuen Negropontek 1995ean argitaratutako Being digital liburuan —besteak beste, pantaila ukigarriak eta tinta elektronikoa aurreikusi […]
7EN34K17 1N6UR4TUT4
Asmakizun bat proposatzen dizuet: zerk batzen ditu Mario Vargas Llosa, Amedeo Modigliani, Blanca Urgell eta James Bond? Vargas Llosa eta Urgell bizirik daude, James Bond fikziozko pertsonaia da eta Modigliani aspaldi egin zen satorren lagun. Idazle bat, kultura sailburu bat, […]
Dylan monoarekin
Kontuak argitu behar ezer baino lehen: Dylan monoarekin dagoela esaten badugu, ez da bere gameluari materiala eskatzen ari zaiolako, Mr. Tambourine Man kantan egin zuen bezala. Adinak ez du barkatzen eta Robert Zimmerman jaunak gaur egun eduki dezakeen mono guztia […]
Perpetuum mobile?
Adiskide maiteok, 2010. urtean dena dago etengabeko mugimenduan. Dena? Ez. Herritar euskaldun, okzitaniar, bretainiar, korsikar eta galiar batzuek buru egin diote kapitalismo globalaren axioma horri eta grebaren bitartez estatua gelditzeko zorian utzi dute. Erretreten erreformaren kontrako ekimenak mugikortasunean izan duen […]
Sukaldatu? Sukalda tu padre!
Mutila telebista aurrean ETB1 ikusten. Estitxu Fernandez entzuten du, “sukaldatu” aditza erabiltzen. Casus belli. Twitterrera doa: “Zalantza bat: ‘sukaldatu’ aditzak niri bakarrik egiten dit min belarrian?”. Ez, ez da bakarra: zortzi lagunek altxatu dituzte beraien ahotsak aditz aberrantearen kontra. Batek […]