Kategoria: Zinema – ikus-entzunezkoak

Lesbianen eskubideen aldeko alegatu light bat

0

Pilotu automatikoarekin zuzendutako film konbentzionala besterik ez da Peter Solletten Freeheld, lantzen duen tematikak bakarrik salba dezake –baldin eta Philadelphia (Jonathan Demme, 1993) ikusia ez baldin badaukazu, noski; hala bada, hura askoz sakonagoa da–.

Irakurri

Itsasontzi baten

0

Su txikian egindako thrillerraren eta drama familiarraren arteko puntu zehazgaberen batean dago Moira film georgiarra. Levan Tutberidze beteranoak zuzendua, inguruak baldintzatutako gazte batek bizitzan aurrera egiteko dauzkan zailtasunak ditu erdigune.

Irakurri

Film hau ez da Habanako errege

0

Aurreikuspenak onak ziren Agustí Villarongarentzat duela bost urte Donostiara ekarri zuen Pa negre gerraosteko istorioaren ondoren. Horregatik, beharbada, dezepzioa handiagoa izan da El rey de La Habana errepikakor eta topiko samarra ikusi ondoren.

Irakurri

Piztiak badu bihotzik

0

Mamoru Hosoda esperientzia handiko zuzendaria da animazioaren munduan: gutako askoren haurtzaroa markatu zuen Toei Animation etxean formatutako zuzendaria, 2000. hamarkadaren hasieran hasi zen ezaguna egiten Digimon adventure eta One Piece serieetako filmeekin. Bakemono no ko (Haurra eta piztia) du izena […]

Irakurri

Brutalismoa ez da arkitektura estilo bat bakarrik

1

Stanley Kubrick anfetaz ipurtzuloraino: esaldi hori bururatu zait Ben Wheatleyren High-Rise ikusi ondoren. Londresko itxura brutalistako eraikin batean kokatutako istorio hau J.G. Ballarden nobela batean oinarritu da. Gehiegizkoa dela esaten duenari ez diot arrazoirik kenduko, baina lehiatzen ari diren filmen […]

Irakurri

Aldatzeaz eta irauteaz

1

Baserria, familia eta belaunaldi aldaketa: horra Asier Altunak Sail Ofizialera ekarri duen istorioaren hiru elementu funtsezkoak. Loreakek iaz euskal zinemarentzat zabaldutako bideak badu segida, ezen ez jarraipena, proposamen hau oso diferentea baita.

Irakurri

Islandiatik, maitasunik gabe

1

Film txikia da Rúnar Rúnarsson zuzendari islandiarraren Sparrows, dibortziatutako gurasoen seme baten istorioa kontatzen duena. Tematika unibertsala beraz, Islandia iparraldeko paisaian garatzen dena.

Irakurri

Garrantzirik gabeko larru-jotzea

1

Apenas ezagutu zuen amaren heriotzaren ondoren, Okzitaniako herri txiki batera joango da Caroline (Isabelle Carré), hiletaz arduratzeko. Amaren gorpua desagertu egingo da ordea. Abiapuntu horretatik substantzia gutxiko filma osatu dute Larrieu anaiek.

Irakurri

Nola galdu zure bizitzako 100 minutu alferrik

0

Ez neukan esperantza handirik Alex de la Iglesiaren Mi gran nocherekin, baina behin ikusita esan dezaket aurreikuspen txar guztiak gainditu dituela. “Umore” merke eta erraza, topikoen etengabeko esplotazioa eta kasparen parodia gisa saltzen den film kasposoa egin du zuzendari bilbotarrak.

Irakurri

Malko ttipiaren bila

1

Heriotzari eta laguntasunari buruzko film xamurra ekarri du Cesc Gay zuzendariak Donostiara: aspaldiko bi adiskide eta txakur bat (filmari titulua ematen dion Truman), Madrilen elkartuko dira. Badakite elkar ikusiko duten azken aldia dela.

Irakurri

Satanen bila Minnesotan

0

Alejandro Amenabarren Regression filmak ireki du Donostiako Zinemaldiko Sail Ofiziala, neska gazte batek bere aitaren partetik jasaten duen bortxaketatik abiatzen den polizia-ikerketa kontatzen duen istorioarekin. Ethan Hawkek jokatzen du rol nagusia: berak ikertuko du kasua eta bidean agertuko dira errito […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA