Kategoria: Zinemaldia 2012

Goya sarien bezpera

0

Maila oneko Sail Ofiziala ikusi dugu aurten azken bi urteetakoaren aldean, eta beharbada horregatik, palmaresa ezagutzera eman denean ez ditu inoren begietako globoak leherrarazi. Kontsentsu grisetik gertu ote gaude kritika egurkoiak partitzeko hain egokiak ziren Zinemaldiko sarietan? Ez hain azkar. […]

Irakurri

Hipnotizatzen ez duen film poliziakoa

0

Suediako film poliziako batek itxi du aurtengo Sail Ofiziala. Hypnotisören —bai, niri ere Ikeako altzari baten izena ekarri dit gogora— ez da aurten ikusi dugun film onena inondik inora; pelikula motak eskatuko lukeen suspentsea faltan bota dut.

Irakurri

Kapitalismoak

0

Gontzal Mendibilen kanta entzuten zen irratian asteazkeneko grebaren karietara. Biharamunean berriz, Sail Ofizialean katai ta zapalketaren errudunei buruzko lana ikusi dugu. Zinemaldia abiatu aurretik ere kiniela askotan zegoen Costa-Gavrasen Le capital eta ez du hutsik egin. Finantza mundua jarri du […]

Irakurri

Abortua

0

Venuto al mondo filmeko eszena batean pertsonaia batek dio, inoiz Balkanetako gerrari buruz film bat egitekotan, komedianteren batek egin beharko lukeela, Buster Keatonek-edo. Ez dago beharrik: Sergio Castellittok, drama bat egin gura zuen eta komedia atera zaio, nahi gabe. Orain […]

Irakurri

Gerrilla feminista

1

AEBetako langile-klaseko hiri txiki batean girotua dago Laurent Canteten Foxfire filma eta gizonen indarkeria sufritzeaz nazkatuta, matxinada antolatzen duten emakume gazteak ditu protagonista. Une batzuetan Ken Loachen Land and freedom edo The wind that shakes the barley gogora ekartzen du […]

Irakurri

Off-eko maitasuna

0

Minbiziak jota dagoen gizon baten istorioa da Javier Rebolloren El muerto y ser feliz. Argentinako eremu dekadenteak erakusten dituen road-movie esperimental samarra egin du zuzendari espainiarrak eta, François Ozonen Dans la maisonekin batera, Sail Ofizialean orain arte ikusi ditugun filmetatik […]

Irakurri

'The Artist'-en albo-kalteak

1

Pablo Bergerrek pelikula mutua ekarri du Sail Ofizialera. Blancanieves Grimm anaien ipuinaren egokitzapena da, Andaluzian girotua, toreroen eta flamenko artisten artean. Emaitza: pastitxe bat, oso efektista, manikeoa eta aspergarria.

Irakurri

Richard Gere ondo orrazten da

0

Hori da Arbitrage ikusi ondoren atera dudan ondorio esanguratsuena. Topikoz betetako film batek zabaldu du Sail Ofiziala. Ohituta gaude. Nicolas Jareckiren debuta buruhaustetan murgilduta dagoen milionario baten (Gere) istorioa da. Robert Miller bere konpainia beste batekin fusionatzeko lanetan murgilduta dago, […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA