Dilema moral hotza
Dilema moralarekin jolasten duen filma ekarri du Sussane Bierrek Sail Ofizialera. En chance til bi bikoteren istorioa da, drogazaleak eta galbidean daudenak batzuk eta posizio sozial onekoak besteak, bakoitza beren haurrekin.
Dilema moralarekin jolasten duen filma ekarri du Sussane Bierrek Sail Ofizialera. En chance til bi bikoteren istorioa da, drogazaleak eta galbidean daudenak batzuk eta posizio sozial onekoak besteak, bakoitza beren haurrekin.
Diru zikinarekin lotutako film eraginkorra ekarri du Michael Roskamek Sail Ofizialera. The Dropek negozio ilunen munduan bizitzea beste erremediorik ez duten pertsonak karakterizatzen asmatzen du.
Ez dagoela gaizki e, saiatu zaitezkela, baina porrot egiteko aukerak handiak dira: Automata film futuristan robotak ikusi ditugu beren kabuz pentsatzen hasten; eta Lurreko hurrengo espezie nagusi bihurtzeko atarian jarriko dira. Anbizioa badu filmak. Emaitza, ordea…
Txalo zaparradarekin amaitu da Stille hjerte film daniarraren estreinaldia Kursaalean. Familia-melodrama ekarri du Bille Augustek Donostiara, heriotza onartzeko ezintasunaren inguruan eraikitako istorioa.
La isla mínima film poliziako txukunarekin aurkeztu da Alberto Rodriguez Sail Ofizialean. Trantsizio osteko Andaluzian girotua, herri txiki bateko hilketak ikertzen ari diren bi polizia ditu protagonista.
Denzel Washingtonek The Equalizer filmean zenbat jende hiltzen duen zenbatzen hasi naiz, baina kontua galdu dut azkenerako. Blockbuster batek zabaldu du Zinemaldiko Sail Ofiziala eta gu krispetarik gabe etorri.
Donostiako Zinemaldia gainean dugu eta Sail Ofizialeko panorama kontatuko dizuegu datozen egunotan blog honetan (beste sailen berri Mikel Garciaren eta Gaizka Izagirreren eskutik; eta egiten dugun guztia, Zinemaldiari eskainitako kanalean). Lehiatuko diren pelikulei txori-bista eginda ikusteko modukoak iruditu zaizkigun bost […]