Kategoria: Kazetaritza

Samaranch, frankista olinpikoa

4

1974koa duzu ondoko argazkia, uztailaren 18koa (egin klik irudian handiago ikusteko). Patxi zaharrari bi eztul ustel geratzen zitzaizkion, artean. Harro altxatzen du eskuin besoa, gerora Nazioarteko Olinpiar Batzordeko presidente izango zen Juan Antonio Samaranchek. Eta diktadurako beste agintarienekin bat eginda, […]

Irakurri

Anson, batzuetan, harrigarria da

1

Entzuna nuen Luis Maria Anson Egin ixtearen kontra azaldu zela bere garaian. Kazetari espainol karpetobetonikoa, pareta ukitzeraino eskuinekoa… bitxia egin zitzaidan. Sinesgaitza, egia esateko. Baina hemerotekarako nagi, ez nuen begiratu. Eta ez nuen sinetsi. “Zurrumurruak” pentsatu nuen. “Esamesak”. Ez zela […]

Irakurri

Haitiko katastrofearen “irudirik onenak”

1

Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute,  baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei […]

Irakurri

Munilla, Internetek egingo zaitu progre

2

Eta moderno: hedabide handietan homologagarri. Barack Obamak erabili zuen aurrena 2.0 etiketa marketin politikorako; etorri ziren atzetik imitatzaile probintzianoagoak, Patxi Lopez kasu, Twitterren jarraitzaile faltsu eta guzti; baina, hala ere, hedabide handiek ontzat eman zuten. Eta “aldaketa” giroan gaudenez, eta […]

Irakurri

Zer da gehiago, zazpi ala hiru?

13

Kazetariren bat ezagutzen duenak badaki gremiokooi zenbaki kontuak ez zaizkigula oso ondo ematen. Hala ere, titularreko galdera erantzuteko gai gara, hamar kazetaritik bederatzi (datu ez-ofiziala da). Beti dago ordea estatistika pikutaratzen duen baten bat: albiste bi atzo, Gipuzkoako bi egunkaritan, […]

Irakurri

Sarde batekin albiste-gorotzak mugitzen

1

Badira egun batzuk ederrak: esnatzen zara txorien kantarekin, gosari oparo bat trankil hartu, kaleko jendeari diosal irribarretsuak eginez lanerako bidea hartu… Eta mahaian esertzean, titular batek gorotz beroa botatzen dizu aurpegira. Akabo zure egunaren distira; hatzamar puntekin aurpegitik simaurra kendu […]

Irakurri

Hitz egin al dezakegu inflazioaz hotz honekin?

1

Atzoko albistegi gehienetan ikusi nuen Kontsumorako Prezioen Indizeak beheraka jarraitzen duela. Baina beheraka, zero azpitik: joan den urteko datuarekin alderatuta, prezioen joera negatiboa da, % -0,2an dago. Hau da, hotz egiten du. Eta titular askotan irakurri ahal izan nuen, inflazioa […]

Irakurri

Izenak gaizki jarri, eta izorratu artikulu bat

1

Begiak plater eginda utzi ninduen atzo Deia egunkarian irakurritakoak. Bilboko Udalak antolatu “Harrapazank” progamaz albistea, agentzia batetik papereratua. Titularrak honela zioen: Más de 900 jóvenes participan en el programa cultural del área de Euskera “Harrapazank”.

Irakurri

Baietz labea ondo berotu (aurrerantzean ere)

0

Koldo Izagirre izan zen atzo hizlari Hernanin, ARGIAren 90. urteurrenaren kariaz hedabide honek eta Hernaniko Kronikak antolatutako ekitaldian. Iritzitxoen gainetik iritzia. Gure prentsaren historiako zenbait albiste izenarekin, euskarazko kazetaritzan barrena bidaia proposatu zuen idazleak; mugarri izan diren kazetariak, muga (sarri […]

Irakurri

Mundu lauan gezurmendia nabarmentzen da

0

Gogotik ari du Britainia Handian Nick Davies-en Flat Earth News (Mundu lauko albisteak) liburua medio. Hedabideen stablishment-aren sabelean jo du argitalpenak, egunero kazetariek sortzen duten gezur, distortsio eta propaganda salatuz. Ez da diskurtso hutsa: kazetariak Cardiffeko Unibertsitateari ikerketa bat egiteko […]

Irakurri
  • 1
  • 2
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA