Otsoak hazteaz

0

Kontu onik ez biolentziaren monopolioa haserre dabilenean: gaiztotuta dago giroa Ertzaintzan otsailaren 23an agente bat bihotzekoak jota hil zenetik Athletic-Spartak partiduaren atariko istiluetan. Letaginak erakutsi dituzte 200 agentek baino gehiagok EAEko Legebiltzarraren aurrean martxoko lehen egunean, orroka eskatu dute Estefania […]

Irakurri

Politika mutantea

0

Normal zegoen ba, ez zitzaion ezer arraroa nabari. Pedro Sánchez etxetik atera zenean, bere maskotak betiko nazionalismo autonomista izaten segitzen zuen, platertxotik azken Royal Canin pentsu apurrak gogo biziz janez. Zepillatu berria zuen, estatutua txukun-txukun utzia zion Alfonso adiskidearen esku […]

Irakurri

Kontuz zer esaten duzun

2

Publikoki esan daitezkeen gauzak geroz eta mugatuago daude Bidasoaren hegoaldean bizi garenontzat. Zer argitaratu dezakezun, zer kantatu, zer jarri erakusketa batean: geroz eta gauza gutxiago, geroz eta tentu handiagoz. Asteazken honetako titular batzuei begiratuta, kultura munduan lan egiten duen jendeak […]

Irakurri

Txingorra ari du, kontuz gidatu

1

Esaldi bat izan daiteke aldi berean kategorikoa eta zehazgabea, Anne Hidalgo Parisko alkateak erakutsi digu. Kategorikoa da, berak gobernatzen duena bezalako Europako hiriburu handiak kontentzio-dike bihurtzen dituelako, klima sozial eta politiko nahaspilatuaren kontra. Eta zehazgabea da, erabiliaren erabiliaz hustuta geratzen […]

Irakurri

Generoaz eta klase sozialaz

0

Beatriz Artolazabalek titular batzuk lortu zituen duela hilabete batzuk, adierazi zuenean Diru Sarrerak Bermatzeko Errentatik (DSBE) hilean kobratzen diren 650 euroak nahikoa direla bizitza duina edukitzeko. Zenbait haserretu ziren. Zenbaitek, sen praktikoagoarekin, begiratu zuten zenbat kobratzen duen Enplegu eta Gizarte […]

Irakurri

Ongiaz eta gaizkiaz haraindi

0

Zinismo hitzaren definizioaren ondoan Felipe Gonzalezen esaldi hau agertuko da, noizbait, hiztegiren batean. Denbora kontua da. Edo agian ez. Agian denborak garbitu egingo ditu Espainiako presidente izan zen garaiko estatu-krimenak. Lixibak eta zenbait hedabidek mirariak egiten dituzte horrelako delituekin: jada […]

Irakurri

Abuztua ere hortxe dugu

0

“Antonio Gramscik erakutsi zigun hegemonia kontzeptua / sombrilla baten azpian puskaz hobe izango da ulertua”, kantatzen zuen Los Carradine taldeak La clase obrera kantan, zeinak deskribatzen duen, “alienazio” eta “gainegitura” artean, langile klasea nola doan paradisura… Marina d’Or-era. Kontua ez […]

Irakurri

Memoria selektiboa

3

Arrazoi du Goiak: Jose Luis Alvarez Enparantzak, Txillardegik, badauzka ezaugarri asko, tartean Donostiako alkateak elkarrizketa honetan erabiltzen duen hizkuntzak estandar arautua izan zezan egindako lan titanikoa, zeina gabe ez den posible ezta elkarrizketa bera ere, hizkuntza gaur egun ulertzen dugun […]

Irakurri

Zonbi batekin bizi

0

Berak ezin zuen ezer egin, ez zen bere eskumenekoa. Joseba Tapiaren Real politik entzuten da lerro artean, joan den igandeko Berriak Marisa de Simoni egindako elkarrizketan. Ez zeukatela beste aukerarik, aizue. Fenomeno meteorologikoa balitz bezala: isobarak, fronte hotzak, ziklogenesiak eta […]

Irakurri

Beltxargen aintzira autonomikoa

0

Ballet-koreografia bateko pausoa balitz bezala begiratu behar zaio adierazpen honi. Ondo kalkulatua, perfekziotik gertu. Musika edozein izan daiteke, baina tira, demagun Txaikovskiren Beltxargen aintzira aukeratzen dugula, haren protagonistetako batek, Siegfried printzeak, 21 urte bete behar baititu, juxtu Guggenheim museoak bezala.

Irakurri

Sobiet Maneiro

0

Dezenteko ultzera eragin behar du gauza bat asmatzeak, inbentoak arrakastarik ez edukitzeak, atzetik beste norbait etortzeak, gauza ia iguala aurkezteak eta, zurekin ez bezala, pitxitxi guztia txaloka hasteak eskuak magenta koloreko jartzeraino. UPyDren historia da, neofalangismo espainiarraren Nikola Tesla dira: […]

Irakurri

Telemaratoi gutxiago, aurrekontu gehiago

4

Gutxien espero duzunean –inoiz ez baituzu aurreikusiko iktus bat– antzaldatzen du kolpe zorrotz batez maite duzun norbait, esaldi tonto baten ondoren: “Besoa txingurrituta nabaritzen dut”, zer pentsatu behar zenuen halakorik, paralizatuta geratu zaio gorputz erdia bazkaltzen ari zineten bitartean, hortxe, […]

Irakurri

Naftalinarekin seduzitzen

0

Aitorren hizkuntza zaharraren erret akademiak Bilboko Plaza Barrian daukan egoitzan egon denak ikusiak izango ditu hango bilera gela nagusian zintzilik dauden Euskaltzainburuen erretratu, nire ustez, afrus xamarrak. Haietako bik ere –Haritschelar gorbatarekin eta Lekuona sotanarekin– agertu nahi izan dute Euskal […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA