Donostiako faraoiaren klasismoa

8

Pitote ederra daukate Elorza bezalako PSOEko sanchezkiek alderdiaren Andaluziako fakzioarekin, gerra zibil domestiko bat, otorduetan ostikoak mahai azpitik, “laztana” hitzarekin gozatuta datozen akusazio larriak, antzezpen afektatuak, telenobela baterako osagaiak –izan ere, bada uste duenik Pedro Sanchez sinesgarriagoa litzatekeela  aktore venezuelar […]

Irakurri

Hitz egin zure izenean

0

Nik dakidala, modu bakarra dago independentzia nahi dugun ala ez zuzen jakiteko: herritarrei erreferendum bidez galdetzea. Baina ez garenez Doraemonen munduan bizi –ETBko errepikapenek batzuetan kontrakoa sinetsarazi nahi badigute ere–, aukera hori ezin da poltsiko magikotik atera eta Espainiako lege […]

Irakurri

'The Walking Dead' komunista

1

“Herrialde guztietako proletarioak, elkar zaitezte! Ezagutzen dugun normaltasuna eta haren inertziaren alde, noski”. Entzun dute, hilkutxatik atera dira eta badoaz Karl Marx eta Friedrich Engels EasyJet batean, Gaspar Llamazaresi gauza pare bat esplikatzera; ez dagoelako deretxorik igitai mailu soviet Potemkinak […]

Irakurri

Zortzi abizen mantxurriano

1

Nola nahasten diren, zezenaren kemena daukan adierazpen honetan, opera kantari baten alfonbra gorriko goi-kultura eta 8 apellidos vascos bezalako azpi-produktu zinematografiko baten ideologia populatxeroa: Ainhoa Artetak atera ditu paseatzera Moisesen garaiko bere asabak Federico Garcia Lorcari gorazarre egiten dion ikuskizun […]

Irakurri

Laugarren boterea (txiste bat)

0

Bi gauza gutxienez klaro daude politikari batek kazetariaren galderari erantzuten dionean irribarre eginez eta “asko eskertzen dizut hori galdetzea” esanez: 1) politikaria sentitzen dela hamakan etzanda purua erretzen bezain erlaxatuta eta beraz 2) kazetaria ez dela bere lana ondo egiten […]

Irakurri

Kita ezazu, kita ezazu

1

Jaun Barua iragan apirilaren buruan bezala dabil Iñigo Urkullu azken asteetan, hark bezala present baitu Katalunia; “present espirituan –kantatu nirekin– manka besoen artean” (bis). Ehunka polizia atera direnean katalanak masakratzera, nazioartea asaldatuz eta, sumatzen dut, lehendakariari bozka eman zioten euskal […]

Irakurri

Desastrearen, emakumeen eta 'Handia'-ren Zinemaldia

0

Inporta duena, azkenean, pelikulak dira: aitortu beharko da, behin Donostiako Zinemaldiaren 65. edizioa bukatuta, aurtengo Sail Ofizialaz ez geneukala aurreikuspen onegirik, apenas baitzegoen zuzendari ezagunik lehiatzen ari ziren filmen artean. Eta festibalaren lehenbiziko egunetan, pelikula bat ikustetik irten eta hurrengorako […]

Irakurri

Gerra honen azken egunean

0

Dena iritsi behar da, goizago ala beranduago, amaierara: maitasuna, gerra, filmak eta aurtengo Sail Ofiziala. Der hauptmann alemaniarrarekin itxi da lehiaketa ostiral goizean, erretirada prestatzen hasi da prentsa, baina larunbatean palmaresa ezagutu arte, apustuak egiteko orduak dira Donostian.

Irakurri

Franco da nagusi Donostian

1

Sail Ofizialaren azkenaurreko egunean izen bat nagusitu da: James Franco. Zuzendu eta protagonizatu duen The disaster artist filmak publikoaren algarak eragin ditu, “historiako filmerik txarrena” izateagatik ezaguna den The room pelikularen inguruko komediari esker. Zineari buruzko ariketa auto-erreflexiboen eguna izan […]

Irakurri

Hauek ere etorriko ziren nonbaitetik

0

Garrantzitsuena ez omen da nondik zatozen, nora zoazen baizik, baina Zinemaldiko Sail Ofizialaren seigarren egunean ikusi ditugun filmetako protagonisten kasuan, jatorriak erabat baldintzatzen du beraien istorioek izango duten bilakaera. Ivana Mladenovic-en Soldatii-ren kasuan, pertsonaia nagusietako bat ijitoa delako. Urszula Antoniak-ek […]

Irakurri

Onena eta txarrena batera etortzen dira

0

Oihenartek jaso zuen esaera bat, sukaldari traketsentzat oso praktikoa: “Ganibet berbatek debaka ogia eta erhia”. Alegia, kontuz ibili behar dela janaria mozteko erabiltzen duzun labanarekin, familiari zure atzamarrak zerbitzatzea ez baita aperitiferako aukera onena. Esaerak badu hain literala ez den […]

Irakurri

Inkontziente kolpista

0

“Kezkatzen nau momentu erabakigarrian,  aukeratu behar denean, beti aukeratzen duzuela  amorerik ematen ez dutenen alde egitea”  Alfonso Alonso EAJri, EAEko Legebiltzarran (ElDiario.es) Zalantza daukat: PPko Alfonso Alonsok lapsus bat izan zuen joan den ostegunean EAEko Legebiltzarreko mikrofono, argi eta kameren […]

Irakurri

Itsu-itsuan

0

Begiak lainotuta dauzkate Zinemaldiko laugarren egun honetan Sail Ofizialean aurkeztu diren bi filmetako protagonistek. Batek, Barbara Alberten Licht filmeko protagonistak, itsua delako. Besteak, Diego Lermanen Una especie de familia-koak, ez duelako begi-bistakoa dena ikusi nahi.

Irakurri

Hobe zenuela ezkondu?

0

Idatzita utzi zuen Etxahun handiak: “Zuiñ eijer den mahaiñ saintiala bildürik / bi espus eskik emanik elgarri”. Eta hari kasu eginez bezala, gaur Zinemaldiko Sail Ofizialean senar-emazte atipikoen eguna izan da. Le sense de la fête / C’est la vie […]

Irakurri

Hazten jarraitzen dute

1

Ikusmina ez zen txikia eta presio horren pean estreinatu da Zinemaldiko Sail Ofizialean Moriarti faktoriaren film berria, Handia, Jon Garañok eta Aitor Arregik zuzendua. Eta orain, behin ikusita, bai, esan dezakegu: ez dute dezepzionatu. Migel Joakin Eleizegi “Altzoko Handia”-ren mitoa […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA