Misio humanitarioan erabat galduta
Laguntza humanitarioan dihardutenen ertzak bilatu nahi izan ditu Joaquim Lafossek Les chevaliers blancs filmarekin, baina emaitza laua eta irregularra atera zaio.
Laguntza humanitarioan dihardutenen ertzak bilatu nahi izan ditu Joaquim Lafossek Les chevaliers blancs filmarekin, baina emaitza laua eta irregularra atera zaio.
Imanol Uribek ez du Urrezko Maskorra irabaziko aurtengo Zinemaldian. Hori bagenekien, Sail Ofizialean ikusi dugun Lejos del mar lehiaketatik kanpo dagoelako. Baina beste lehiaketa batean, ETAri buruz egin diren desastre zinematografikoen txapelketa ez-ofizialean, ohorezko lekua merezi du La casa de […]
Pilotu automatikoarekin zuzendutako film konbentzionala besterik ez da Peter Solletten Freeheld, lantzen duen tematikak bakarrik salba dezake –baldin eta Philadelphia (Jonathan Demme, 1993) ikusia ez baldin badaukazu, noski; hala bada, hura askoz sakonagoa da–.
Su txikian egindako thrillerraren eta drama familiarraren arteko puntu zehazgaberen batean dago Moira film georgiarra. Levan Tutberidze beteranoak zuzendua, inguruak baldintzatutako gazte batek bizitzan aurrera egiteko dauzkan zailtasunak ditu erdigune.
Aurreikuspenak onak ziren Agustí Villarongarentzat duela bost urte Donostiara ekarri zuen Pa negre gerraosteko istorioaren ondoren. Horregatik, beharbada, dezepzioa handiagoa izan da El rey de La Habana errepikakor eta topiko samarra ikusi ondoren.
Bizitzan galdu samar dabil El apóstata filmeko protagonista: ikasketak bukatu ezinda, lehengusinarekin harreman ezinezko batean eta eliza katolikoarekin bataiotik daukan lotura hautsi nahian.
Mamoru Hosoda esperientzia handiko zuzendaria da animazioaren munduan: gutako askoren haurtzaroa markatu zuen Toei Animation etxean formatutako zuzendaria, 2000. hamarkadaren hasieran hasi zen ezaguna egiten Digimon adventure eta One Piece serieetako filmeekin. Bakemono no ko (Haurra eta piztia) du izena […]
Stanley Kubrick anfetaz ipurtzuloraino: esaldi hori bururatu zait Ben Wheatleyren High-Rise ikusi ondoren. Londresko itxura brutalistako eraikin batean kokatutako istorio hau J.G. Ballarden nobela batean oinarritu da. Gehiegizkoa dela esaten duenari ez diot arrazoirik kenduko, baina lehiatzen ari diren filmen […]
Film ilun eta tentsioz betea Pablo Agüeroren Eva no duerme, Eva Peronen gorpuaren inguruan egituratzen den hiru zatiko lana.
Baserria, familia eta belaunaldi aldaketa: horra Asier Altunak Sail Ofizialera ekarri duen istorioaren hiru elementu funtsezkoak. Loreakek iaz euskal zinemarentzat zabaldutako bideak badu segida, ezen ez jarraipena, proposamen hau oso diferentea baita.
Film txikia da Rúnar Rúnarsson zuzendari islandiarraren Sparrows, dibortziatutako gurasoen seme baten istorioa kontatzen duena. Tematika unibertsala beraz, Islandia iparraldeko paisaian garatzen dena.
Apenas ezagutu zuen amaren heriotzaren ondoren, Okzitaniako herri txiki batera joango da Caroline (Isabelle Carré), hiletaz arduratzeko. Amaren gorpua desagertu egingo da ordea. Abiapuntu horretatik substantzia gutxiko filma osatu dute Larrieu anaiek.
Ez neukan esperantza handirik Alex de la Iglesiaren Mi gran nocherekin, baina behin ikusita esan dezaket aurreikuspen txar guztiak gainditu dituela. “Umore” merke eta erraza, topikoen etengabeko esplotazioa eta kasparen parodia gisa saltzen den film kasposoa egin du zuzendari bilbotarrak.
Sailkatzen zaila den lana da Evolution, abiapuntutik sortzen duen munduan sartzea eskatzen duena.
Film sendoarekin itzuli da Donostiara Terence Davies. XX. mende hasierako Eskozian girotutako istorioak harrera ona izan du larunbat goizeko pasean.
Heriotzari eta laguntasunari buruzko film xamurra ekarri du Cesc Gay zuzendariak Donostiara: aspaldiko bi adiskide eta txakur bat (filmari titulua ematen dion Truman), Madrilen elkartuko dira. Badakite elkar ikusiko duten azken aldia dela.