Gal dezagun fedea modurik hutsalenean
Bizitzan galdu samar dabil El apóstata filmeko protagonista: ikasketak bukatu ezinda, lehengusinarekin harreman ezinezko batean eta eliza katolikoarekin bataiotik daukan lotura hautsi nahian.
Bizitzan galdu samar dabil El apóstata filmeko protagonista: ikasketak bukatu ezinda, lehengusinarekin harreman ezinezko batean eta eliza katolikoarekin bataiotik daukan lotura hautsi nahian.
Mamoru Hosoda esperientzia handiko zuzendaria da animazioaren munduan: gutako askoren haurtzaroa markatu zuen Toei Animation etxean formatutako zuzendaria, 2000. hamarkadaren hasieran hasi zen ezaguna egiten Digimon adventure eta One Piece serieetako filmeekin. Bakemono no ko (Haurra eta piztia) du izena […]
Stanley Kubrick anfetaz ipurtzuloraino: esaldi hori bururatu zait Ben Wheatleyren High-Rise ikusi ondoren. Londresko itxura brutalistako eraikin batean kokatutako istorio hau J.G. Ballarden nobela batean oinarritu da. Gehiegizkoa dela esaten duenari ez diot arrazoirik kenduko, baina lehiatzen ari diren filmen […]
Film ilun eta tentsioz betea Pablo Agüeroren Eva no duerme, Eva Peronen gorpuaren inguruan egituratzen den hiru zatiko lana.
Baserria, familia eta belaunaldi aldaketa: horra Asier Altunak Sail Ofizialera ekarri duen istorioaren hiru elementu funtsezkoak. Loreakek iaz euskal zinemarentzat zabaldutako bideak badu segida, ezen ez jarraipena, proposamen hau oso diferentea baita.
Film txikia da Rúnar Rúnarsson zuzendari islandiarraren Sparrows, dibortziatutako gurasoen seme baten istorioa kontatzen duena. Tematika unibertsala beraz, Islandia iparraldeko paisaian garatzen dena.
Apenas ezagutu zuen amaren heriotzaren ondoren, Okzitaniako herri txiki batera joango da Caroline (Isabelle Carré), hiletaz arduratzeko. Amaren gorpua desagertu egingo da ordea. Abiapuntu horretatik substantzia gutxiko filma osatu dute Larrieu anaiek.
Ez neukan esperantza handirik Alex de la Iglesiaren Mi gran nocherekin, baina behin ikusita esan dezaket aurreikuspen txar guztiak gainditu dituela. “Umore” merke eta erraza, topikoen etengabeko esplotazioa eta kasparen parodia gisa saltzen den film kasposoa egin du zuzendari bilbotarrak.
Sailkatzen zaila den lana da Evolution, abiapuntutik sortzen duen munduan sartzea eskatzen duena.
Film sendoarekin itzuli da Donostiara Terence Davies. XX. mende hasierako Eskozian girotutako istorioak harrera ona izan du larunbat goizeko pasean.
Heriotzari eta laguntasunari buruzko film xamurra ekarri du Cesc Gay zuzendariak Donostiara: aspaldiko bi adiskide eta txakur bat (filmari titulua ematen dion Truman), Madrilen elkartuko dira. Badakite elkar ikusiko duten azken aldia dela.
Alejandro Amenabarren Regression filmak ireki du Donostiako Zinemaldiko Sail Ofiziala, neska gazte batek bere aitaren partetik jasaten duen bortxaketatik abiatzen den polizia-ikerketa kontatzen duen istorioarekin. Ethan Hawkek jokatzen du rol nagusia: berak ikertuko du kasua eta bidean agertuko dira errito […]
Gauzen ordena argi dago edozein amaren alabarentzat: lehenbizi hitz egin. Eta inondik inora ados jartzen ez bagara, orduan eta soilik orduan, zurea egiten saiatu norbaiten gainetik pasa behar baduzu ere. Elkarrizketa ezinezkoa denean saltzen dira errazago neurri konfliktiboak –kasko, bota […]
Zergatik egiten zait ezaguna izen hori? Iazko Zinemaldian emakumezko aktore onenaren zilarrezko maskorra irabazi zuen, Stille hjerte filmean jokatutako rolarengatik.
Kulturak dena barnebiltzen du Conrad Phillip Kottak antropologoak noizbait idatzi zuenez, baina txorrada horiek ez zaizkie asko interesatzen agintariei: kultura guk esaten duguna da eta konforme ez baldin bazaude, begira ze happening polita antolatuko dizugun gaur bertan, gosaltzeko orduan, polizia […]
Boots Riley EHZ festibalean jotzekoa zen uda honetan The Coup taldearekin, baina azken orduan huts egin zuen jardunaldi batzuetan hitz egitea lehenetsi zuelako. Logikoa denez antolatzaileek ez zuten ondo hartu; eta hemengo publikoa, gainontzeko musika-eskaintzan murgildurik, nahiko azkar ahaztu […]