Espazio publikoa berreskuratu, kalea publizitatez garbituz

3

“Espazio publiko” entzun eta amildegi bat sortzen da esan beharko lukeenaren eta benetan esan nahi duenaren artean: kalea guztiona da teorian, baina praktikan enpresa pribatuek ingurunea itxuraldatzen digute, iragarkiz bete, setio egoera sortu. Hori aldatzeko dinamika interesgarriak izan litezke karrikak […]

Irakurri

Ikastoletatik nazionalismoa ezabatzeko plan sotil bat

1

Dotrina nazionalistaren kontrako gurutzada suharrean dabil Eusko Jaurlaritza fronte guztietan: turismoa bultzatzeko “I need Spain” anglo-mantxegoa proposatu dute gaur bertan; kirolean, Espainiako futbol selekzioak Araban, Gipuzkoan edo Bizkaian joka dezan ahaleginak egiten ari da Lopezen administrazioa; telebistaz ez dugu hitz […]

Irakurri

Gojirak EHZ Festibalean joko du eta…

0

… ni akordatu naiz Gorka Urbizuk gurean idatzi zuen artikulu hartaz. Ez naiz oso metal zalea, baina horrek ez du ezagutza falta justifikatzen. Horregatik, lotsa pixka batekin aitortuko dut, iritzi hari esker izan nuela aurrenekoz taldearen berri. Honela zioen Urbizuk:

Irakurri

Rubalcabaren ibilbide ideologikoa, umeentzat esplikatua

1

Joan den igandeko El País Semanalekoa da elkarrizketa: Juan José Millás jarri zuten PRISAkoek Alfredo Pérez Rubalcabaren gona-txakur, Espainiako Barne Ministroaren alde “intimoa” erakutsi guran. Rubalcabaren erantzunetako bat leituta atera zaizkit begiak errailetatik: PSOEra nola iritsi zen galdetzen diote; nolatan, […]

Irakurri

Maria Luisa Elio: nola bidaiatu Iruñetik Macondora

0

“Handik urte askora, fusilamendu pelotoiaren aurrean, Aureliano Buendia koronelak…” baina itxoin, itxoin, Gabriel García Márquezen Cien años de soledadeko aurreko orrian ere zerbait jartzen du-eta. “Para Jomi García Ascot y María Luisa Elío”. Gaur, hilda daude biak: García Ascot 1986an […]

Irakurri

Zikloak

0

Ziklo batzuk betetzea da kontua: Reyesek deitu zuenean banuen susmoa; hau zela kurtsoko azkena; eta hitzak, “azkena” horrek, izutu egin ninduen. Amesgaiztotan pasa nuen gau hura Leihotikan taldearekin: kaletik segika zetozkidan Bukatu da kantatzen, Frank Sinatraren koro eta guzti, punk […]

Irakurri

Zizek Iruñean izozki bat jaten

5

Slavoj Zizek elkarrizketatzekoak ginen gaur Iñigo Astiz eta biok Iruñeko Baluarten. Nik ARGIArako. Iñigok Berriarako. Nire hitzordua goizeko hamarretan; Iñigorena, arratsaldeko seietan. Baina Arquitectura mas por menos kongresuko antolakuntzak atzeratu egin dit elkarrizketa ordua, eta Iñigorekin bazkaltzen, zalantzan geunden filosofo […]

Irakurri

Zergatik eduki du Egiptok Rafah-ko pasabidea itxita?

2

Goizean leitu dut Jesus Torquemadak EiTB.com-en Gazako blokeoaz egin duen analisia. Ez nago oso ados analistaren esaldiren batekin [1], baina bete-betean jo duela iruditzen zait Rafah-ko pasabidea afera honetako puntu berotzat jotzean. Torquemadak dio, Israelek Gaza blokeatuta eduki arren, pasabide […]

Irakurri

“Baina alferrik zen, berandu dabiltza…”

0

Horrelakoak gara: alde guztietara orduz kanpo, presaka; minutuek ihes egiten digute eskuetatik; erlojua, eskumuturra dekoratzeko baino ez dugu behar. Halere, “gara” diot, Interneti esker ni bezalako jende gehiago badela ikasi baitut. Eta batzuek film laburrak egiten dituzte. Tomas Mankovskyk, adibidez. […]

Irakurri

Kazetaria ez dea idazlea?

0

Galdera zaharra da, eta blog honen egileak ez dauka hain haragi gizenari hagina sartzeko gaitasunik. Baina joan den astean Quim Monzó idazle kataluniarraren zutabe bat leitu zuen La Vanguardia egunkari zentrista-kulunkarian, eta hemen itzultzea erabaki du, iritzi sano interesgarria delakoan. […]

Irakurri

Hau onartzen baduzu, zure haurrek ordainduko dute

0

Kintilianok zioenez “suaviter in modo, fortiter in re” da arrakasta lortzeko formula. Maneretan bigun, helburuetan gogor. Manic Street Preachers taldea deskribatzeko ere egokia da esaldia. Pop talde galestarra da Habanako Karl Marx teatroan jo zuen lehen mainstream banda mendebaldarra, doinuetan […]

Irakurri

Zarrastelkeria

1

Maiz entzuten ari naiz horrelako esaldiak: “Ea krisiarekin espabilatzen dugun; bati baino gehiagori kenduko zaio gogoa daukana baino gehiago gastatzeko”. Ekonomiaren dardarek sortu dute, edo hala dirudi, austeritatearen aldeko kontzientzia apur bat. Eta ez da zaila horrelako arrazoiekin bat egitea. […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA