1981eko estatu kolpearen klixeetatik harago

1

Gaur, albisteen orduan, Hegoaldeko telebista gehienek irudi bera ekarriko dute pantailara: Tejero teniente koronela Espainiako kongresuan oihuka; tiroak; Manuel Gutiérrez Mellado presidenteordea militarrei aurre egiten; eta Adolfo Suárez, presidentea, bere eserlekuan geldi. Segundo gutxi batzuk jarriko dituzte ziurrenik, eta gero […]

Irakurri

Merinoren probokazioa, garaiz desaktibatu dute

3

Aurreneko momentuan grazia egin dit Eugenio Merinoren obren kontuak. Israelek, Espainian duen enbaxadaren bidez, artista espainiarraren kontra egin du ARCOn aurkeztuko dituen bi lanengatik. Erlijio judua iraintzen ei dute, eta israeldarrak orokorrean. Zerk eta Menora batean bukatzen den fusil batek […]

Irakurri

Ahuntzaren txiste hartan bezala

0

Asteburuan ikusi nuen The road, John Hillcoatek Cormac McCarthyren nobelarekin egin duen egokitzapena. Duela gutxi aritu ginen liburuaz (eta luzetxo aukeran), baina pena litzateke pelikula komentatu gabe uztea.

Irakurri

Amos Ozen iritziak “politikoak” ote diren

0

Eztabaida klasikoa, ea idazleak politikoki engaiatu behar duen edo ez. Posizio argirik eduki gabe, gaiaz pentsatzen aritu naiz Le Nouvel Observateur-en Amos Oz eta Jean Danielen arteko eztabaida leitu ondoren. Ezaguna nuen Oz-en jarrera Israel eta Palestinaren arteko gatazkan, eta […]

Irakurri

Nire arazoa Damien Rice-ekin

3

Karrerako azken urtean zaletu nintzen Damien Rice-en musikarekin. Klasekide batek 0 diskoa pasa zidan eta ni berehala engantxatu, gitarra akustiko soil bat lagun, irlandar honek egiten dituen doinu malenkoniatsuetara. Baina garaitsu hartan, unibertsitateko pisukideok House telesailera ere zaletu ginen. Ez […]

Irakurri

Munstroa orain handiagoa da, eta Ibercrea du izena

2

Eta nola sortu den ulertzeko, hasieratik hastea onena. Hilak 19: Espainiako Konpetentzia Komisioak (gaztelaniazko sigletan CNC) txosten bat kaleratzen du, egile eskubideak kudeatzeaz arduratzen diren elkarteei buruz. Txostenak egurra ematen die SGAE, CEDRO eta AGEDI bezalakoei; monopolioan oinarritutako eredua ari […]

Irakurri

Haitiko katastrofearen “irudirik onenak”

1

Halaxe irakurtzen zen atzo El País-en edizio digitalean: “Las mejores imágenes de la catástrofe”. 24 ordu beranduago kendu dute,  baina Floren Aoizek harrapatu eta blogean jarri du. Gaur El País pornografia emozional bete-betean ari da, nazioarteko komunitatearen lana goratuz, gorpuei […]

Irakurri

Munilla, Internetek egingo zaitu progre

2

Eta moderno: hedabide handietan homologagarri. Barack Obamak erabili zuen aurrena 2.0 etiketa marketin politikorako; etorri ziren atzetik imitatzaile probintzianoagoak, Patxi Lopez kasu, Twitterren jarraitzaile faltsu eta guzti; baina, hala ere, hedabide handiek ontzat eman zuten. Eta “aldaketa” giroan gaudenez, eta […]

Irakurri

Elurrari buruzko notiziak eta kultur kazetaritza

0

Elurraz ari da telebista goizeko tabernan, testu hau idazten ari naizelarik; elurraz ari dira hau idazten ari naizen tabernan gosaltzen ari diren langileak, beharraren aurretik kafesne ketan sudurra berotuz; elurraz idatziko dut ba nik ere, eta, ohiko moduan, azken momentura […]

Irakurri

Buster Keaton finlandiar galbahetik

0

Zein itsusia nork bere burua aipatzea, baina zein beharrezkoa batzuetan, konparazioak egin ahal izateko: joan den astean txoko honetara Claudio Magrisen nobela bat ekarri genuen, puskatan aurkeztua eta, irakurle honen ustetan, aurreneko irakurketaren ondoren zati-zati eginda bukatzen zuena. Hori gertatzearen […]

Irakurri

Agur Nun; edo, beste bat arte

8

Hamarkada berria hasi eta asko itxaron gabe etorri da aurreneko biktima musikal hurbilekoa: Xabi Doncelen (baxua Nun taldean, ahotsa Gazteako B Aldea saioan) mezu bat atzo, esanez Nunek disko berria atera behar duela eta gero… agur. Taldea uztea erabaki dute. […]

Irakurri
ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA