2. Astekoastakeria saria
Hitzak bateratuz esaldiak sortzen ditugu. Esaldi horiek entzuten ditugu. Esaldi horiek irakurtzen ditugu. Gizakia trebea da hitzak erabiltzen. Hitzak politak dira. Hitzak beharrezkoak dira. Hitzak pizgarriak dira. Hitzek komunikazioa ahalbidetzen dute. Hitzek maitemindu dezakete. Hitzek gorrotatu dezakete. Hitzek tristatu dezakete. Hitzek ez dute min fisikokorik eragiten, baina hitzen atzetik dauden ideiak latzak izan daitezke. Zorionez edo zoritxarrez, aste honetan ere, hitzez osaturiko...
Read MoreMUGATIK
Mugen arteko borroka, bidai sakonaren metafora. Otsailaren 17an, Amets Arzallus bertsolariak eta Joxan Goikoetxea musikariak Bilboko Arriaga antzokian “Mugatik” ikuskizuna estreinatu zuten. Ehun pertsona inguru gerturatu ziren “Literatura eta musika euskaraz” zikloaz gozatzeko asmoz. Ikuskizun honetan bertsolariak bertsolaritzaren bat-batekotasunaren mugak alde batera utzi zituen eta idatzitako irakurketara eta bertso idatzietara ihesi egin zuen Joxan Goikoetxearen musikaz lagunduta....
Read MoreASTEKOASTAKERIA
Hitzek ideiak sortzen dituzte eta ideiek hitzak. Gizaki ez diren animali batzuk ez dute horrelako aukerarik eta soinuka komunikatzen dira, hala nola, otsoek ulu-ulu egiten dute, behiek marru, oilarrek kukurruku, txoriek txio-txio, txerriek kurrin-kurrin, ardiek bee eta astoek arrantza. Bien bitartean, ordea, gizaki diren beste animali batzuk astakeriaka aritzen dira. Gaur ostirala da, aste honetan ere astia izan dugu hainbat astakeria entzuteko eta irakurtzeko. Gure begiek eta belarriek...
Read MoreOROIMENAREN ORAINA
Otsailaren 8an, Gernikako Jai Alai pilotalekua bete egin zen Ibilaldia Elkarteak eta Gernika-Lumoko Kultur Etxeak elkarlanean antolatutako Benito Lertxundiren kontzertuaz gozatzeko. Sarrerak agortu ziren. Abeslari ezagun gipuzkoarrak Euskal Herriko toki eta adin ezberdinetako hainbat musikariekin batera “Oroimenaren oraina” izeneko kontzertu dotorea eskaini zuen. Bi ordu eta erdi luze iraun zituen emanaldiak. Denbora tarte horretan, Benito Lertxundiren ahots grabeaz, Olatz Zugastiren eta...
Read MoreHAUXE DA SARRERA
Lehenik eta behin, Argiako blog komunitatean parte hartzeko aukera eskaintzeagatik nire eskerrik zintzo eta beroenak eman nahi dizkiot hau posible egiten duzuen guztioi. Mila esker. Espero dut blog hau irakurriko duzuenon hazia ez izorratzea eta aukera egonez gero, apur bat aberastea. Landatzea. Aurrekoa ez da ziurra, baina nire hazia has dadin lagungarria izango dela, bai. Blog munduan eta idazketa munduan hasiberria eta “haziberria”. Artega. Blog honetan haziak landatzeko eta hasteko...
Read More
Iruzkin berriak