HasiHeziHaziBerria
Hasiera » Testuak edo » Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna
Urr02 1

Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna

Atalak: Testuak edo

Argazki honetan oinarriturik asmatutako testua, ea gustukoa duzuen, edo ez 😉

Eta zuri, zer iradokitzen dizu argazki honek? Animatuko zinateke 100 hitzetan (askoz jota) zure testua sortzera?

Itsaso Bartolomek Argi-Hizkiak 2015 lehiaketarako ateratako argazkia

Itsaso Bartolomek Argi-Hizkiak 2015 lehiaketarako ateratako argazkia

Egunerokotasunaren kaiolan leihoa omen zen bere aterabidea, edo ez.

Goizero, leiho horretatik kanpora so egiten zuen, beldurturik.
Akaso, eguratsaren egoerak kezkatzen zuen.

Goizero, leiho horretatik bere arropak zabaltzen eta zintzilikatzen zituen, bustirik.
Akaso, ez zen arropa bustita zegoen elementu bakarra.

Goizero, bere pentsamenduak eta sentimenduak aireratzen zituen, isilik.
Akaso, ipar-haizeak lau haizetara zabalduko zituelako.

Goizero, kordeletik tiratu egiten zuen arropa bata bestearen alboan kokatzeko, atsekabeturik.
Akaso, bere iragana zen atzean utzi nahi zuena.

Goizero, matxardak hartzen zituen bere oroitzapenak tentuz mantentzeko, giltzapeturik.
Akaso, matxardek ezin dute dena sostengatu.

Goizero, akaso, ez da dena dirudien bezala, akaso, goizero, ero edo heroi.

Iruzkin bat

  1. leize | 2015-10-27 at 19:18

    Goizero, asperen amaigabe bat lurruntzen zuen leihoko kristalean.
    Akaso, asteko puntuan zegoen egun zalantzagarria lehen bait lehen amai zedin. Bere kaiolatik inoiz ikusi ahalko ez zuen itsaso zabalarekin amestuz…

    Reply

Iruzkina idatzi Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Eneko Fernandez

Hazi berria has dadin hezi egin behar da. Erein, landatu eta uzta elkar banatu. Bizitza "hitzrudiz" osatuta dago. Horretan laguntzeko denetarik apur bat eta apur bat denetarik. Aniztasuna.

Azken bidalketak

  • Elkarbizitza-Dekalogoa
  • Martxoak 8
  • Mozorro sexistarik ez!!!
  • KOMUNERA JOAN NAITEKE?
  • Euskara maitagarria…

Iruzkin berriak

  • Joan Nieva(e)k Eneko Fernandezen bloga bidalketan
  • Txibierroak uluka 43: Feminismo beltza, Daurmith twitera eta mozorro sexistak – Arrosa(e)k Mozorro sexistarik ez!!! bidalketan
  • leize(e)k KOMUNERA JOAN NAITEKE? bidalketan
  • leize(e)k Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna bidalketan
  • leize(e)k “Iraultza txikiak” zure esku daude… bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Astekoastakeria
  • Feminismoa
  • Hezkuntza
  • Independentzia
  • Iñigo Cabacas
  • Komunikabideak
  • Kultura
  • Martxoak 11
  • Nazioarteko elkartasuna
  • Sailkatu gabea
  • Testuak edo

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA