Eneko Fernandez
Hazi berria has dadin hezi egin behar da. Erein, landatu eta uzta elkar banatu. Bizitza "hitzrudiz" osatuta dago. Horretan laguntzeko denetarik apur bat eta apur bat denetarik. Aniztasuna.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Joan Nieva(e)k Eneko Fernandezen bloga bidalketan
- Txibierroak uluka 43: Feminismo beltza, Daurmith twitera eta mozorro sexistak – Arrosa(e)k Mozorro sexistarik ez!!! bidalketan
- leize(e)k KOMUNERA JOAN NAITEKE? bidalketan
- leize(e)k Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna bidalketan
- leize(e)k “Iraultza txikiak” zure esku daude… bidalketan
Artxiboak
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
8.Astekoastakeria saria
Atalak: Astekoastakeria
Euskaltzaindiaren hiztegian Hiztegi Batuko 20.000 hitz daude jasota. Pertsona batek bere egunerokotasunean 300 hitz inguru erabiltzen omen ditu eta oso formatua baldin badago, 500. Beraz, hizkuntzaren % 1,5a erabili ohi dugu komunikatzeko eta elkar-ulertzeko. Zenbat hitz erabiltzen dituzte astoek?
Hitzek pertsonengan duten eragina zeharo ezberdina izan daiteke; maite zaitut entzundakoan, axolagabetasuna sentitu zuen, maite zaitut entzundakoan, malkoa isuri zitzaion, maite zaitut entzundakoan, irribarre goxoa egin zuen. Gola entzun zuenean, poztu egin zen, gola entzun zuenean ospatu egin zuen, gola entzun zuenean, ez zuen ezer egin.
Aste honetan ere astakeriaka aritu direnak erreakzio desberdinak eragin dituzte. Hona hemen aste honetako #astekoastakeria saria irabazteko hautagaiak:
Lehenengoa, Carlos Foriano, PPko Antolakuntza idazkariordea eta Jaime Mayor Orejari buruzko baieztapena: “Ibilbide ohoragarria egin duen eta akatsik gabeko gizona da”. Kasualitatez egun bat lehenago Chema Herzogek, Oreretako PPko zinegotziak, iradoki zuen Jaime Mayor Oreja aberastu egin dela indarkeria dela medio: “Madrilen badaude politikariak segurtasun enpresak dituztenak. Haiei ez zaie indarkeria etetea komeni”. Jaimek ere bere birraitona goraipatu zuen etxean euskara hitz egitea debekatu zuelako. Jaimek ez du frankismoa gaitzestu. Aipatutakoaz gain, gizon honek abortuari buruzko iritzia ere badu: “Abortuaren eskubidea zentzugabekeria da”. Horixe, ibilbide ohoragarria eta akatsik gabekoa.
Bigarrena, Rouco Varela, kardenala eta bere adierazpenak: “Gerra zibila eragin zuten jarrerak eta gertakariak gainditu behar dira, berriz ere eragin dezaketelako”. Adierazpen askatasun eskubidea bermatu egin behar da, baina hitz hauek milaka eta milaka hildako eragin zuen gerraren apologiatzat edo mehatxu gisa hartu daitezkeelakoan nago. Gainera, batzuk adierazpen askatasunaz gozatzeko aukera duten bitartean beste batzuk hitz egiteagatik edo idazteagatik kartzela zigorra dute. Esate baterako, aste honetan bertan Pablo Hasel abeslariak abesteagatik 2 urteko kartzela zigorra izan du. Bukatzeko, ados nago jarrera eta gertaera batzuk gainditu behar direla, baina ez berak adierazten dituenak. Horrenbestez, hobe luke Roukok elizak predikatzen duen hurkoarekiko ulertzea predikatu eta batez ere, praktikatuko balu.
Hirugarrena, Carlos Iturgaitz, PPko euro-parlamentaria eta bere baieztapenak: “Bolinagak Sortu bozkatuko du ETAk Europan ahotsa izan dezan”. Nola daki Josu Uribeetxebarriak bozkatuko duena? Nola daki ETA eta Sortu gauza berdinak direla?
Irabazlearen izena esan aurretik beste astakeria batzuk aipatu nahiko nituzke:
-Yolanda Barcinak “ez ditu hauteskundeak aurreratuko ezegonkortasuna dakarrelako”. Nik uste dut ustelkeria kasuak eta parlamentuko oposizio guztia kontra izatea ezegonkortasuna dakartela eta hauteskundeak askatasuna ekartzeaz gain, ezegonkortasuna gainditzen lagundu dezakete.
-Defentsak dio “mendekuz” sartu dutela Uribeetxebarria etxean preso. Horra hor Espainiako botere banaketa.
Eta amaitzeko, #astekoastakeria sariaren irabazlea esateko momentua, danborren hotsa …
Rouco Varela eta bere kezkak
Zorionak Rouco! Ea Espainia aldean, bereziki eskuman, “ezkerrean” eta elizan gerra zibila eragin zuten jarrerak gainditzen dituzuen. Horrela, Kataluniak eta Euskal Herriak lasai eta mehatxu barik erabaki ahal izango dute beraien etorkizuna.