Eneko Fernandez
Hazi berria has dadin hezi egin behar da. Erein, landatu eta uzta elkar banatu. Bizitza "hitzrudiz" osatuta dago. Horretan laguntzeko denetarik apur bat eta apur bat denetarik. Aniztasuna.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Joan Nieva(e)k Eneko Fernandezen bloga bidalketan
- Txibierroak uluka 43: Feminismo beltza, Daurmith twitera eta mozorro sexistak – Arrosa(e)k Mozorro sexistarik ez!!! bidalketan
- leize(e)k KOMUNERA JOAN NAITEKE? bidalketan
- leize(e)k Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna bidalketan
- leize(e)k “Iraultza txikiak” zure esku daude… bidalketan
Artxiboak
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
Etxarri-Aranatzek bai, eta besteok?
Atalak: Independentzia
Bizkaian 17 zinegotzietatik 14 zinegotzi abertzale dituen herri batetik inbidiaz begiratzen dut Nafarroako Etxarri-Aranatz herrian apirilaren 13 an egingo duten herri galdeketa.
Bertan, Euskal Herriari, nazio gisa, estatutek ukatzen dioten autodeterminazio eskubidea burutuko dute: “Estatu independente izateko edo bestelako eraketa politikoren bat aukeratzeko ekintza politiko-juridikoa da autodeterminazioa, erreferendum espezifikoan edo beste eraren batera gauzatzen dena”.
Horretarako, herritarrei, nazioarteko ikuskariak lekuko direla, honako galdera hau luzatuko diote: Nahi al duzu Euskal herri independiente bateko herritarra izan?
Bai, nahi dut. Bakoitzak bere iritzia izango du, bakoitzak iritzi hori izateko hamaika arrazoi izango ditu, baina arrazoien eta argudioen gainetik, igandean aukera izango du bere iritzia plazarazteko.
Bizitza honetan uneoro galderak egiten eta galderak erantzuten gaude, hala nola; Zer moduz zaude? Zer gertatzen zaizu? Zer nahi duzu bazkaltzeko? Non daukazu mina? Zer sentitzen duzu? Ziur al zaude kontratu hau sinatu nahi duzula? Ezkondu nahi al duzu nirekin? Seme-alabak izan nahi al dituzu? eta abar luze eta garrantzitsu bat.
Galdera anitz, erantzun ugari, baina oraindik Euskal Herrian ez digute galdetu nork nahi dugun gure legeen sortzailea izatea eta hori zeharo garrantzitsua da, herri batentzako hil ala biziko auzia. Izan ere, herri batek bere lege sistema propioa sortu eta izan behar du bizirauteko, eta Euskal Herriak, gaur egun, ez du ezagutzen bere interesak defendatzen duen legedirik.
Honebestez, historian eta munduan zehar independentzia lortzeko hamaika modu daudela ikus dezakegu; odoltsuak, baketsuak, aldebakarreko adierazpenak, autodeterminazio eskubidea …
Igandean, Etxarri-Aranatzen galdeketa hau burutuko duten bitartean, bai EAJk eta bai EHBilduk gobernatzen duten ehundaka udaletxek, momentuz, “idiak AHTari begira baleude bezala” ditugu.
Letonia, Lituania eta Estonia bezalako herrialdeen esperientziatik ikas dezagun. Herrialde nordikoen independentzia prozesuetatik ikas dezagun. Eskoziatik ikas dezagun. Kataluniatik ikas dezagun … hau da, independentzia lortu duten eta independentzia bilatzen dauden herriengandik ikas dezagun eta Euskal Herriaren independentzia ekarriko duen bidea, alderdikeriak alde batera utzita, egin dezagun.
Horra hor Etxarri-Aranatzeko itaunketa adibide gisa. Beraz, has gaitezen herri guztietan galdeketak antolatzen. Eman diezaiogu herriari zor zaion hitza.
Gure esku dago jendea mobilizatzea eta konbentzitzea. Gure esku dago bozkatzea. Gure esku dago erabakia, baina zuen esku dago galdeketak antolatzea.
Langileek lakar ta
pianistek fin-fin,
instrumentua joaz
bost hatz hoiekin.
Eskua eman leike
edo kendu berdin.
Sinbolizatu nahi det
nik herriarekin;
hemen hainbeste min
eta biziezin,
hainbat negar gordin,
behingoz buka dedin,
heldu eskutik eta
aurrera egin.
Maialen Lujanbio
Eman eskua eta aurrera egin! Zorionak Etxarri-Aranatz! Aitzindariak izan zarete.