Eneko Fernandez
Hazi berria has dadin hezi egin behar da. Erein, landatu eta uzta elkar banatu. Bizitza "hitzrudiz" osatuta dago. Horretan laguntzeko denetarik apur bat eta apur bat denetarik. Aniztasuna.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Joan Nieva(e)k Eneko Fernandezen bloga bidalketan
- Txibierroak uluka 43: Feminismo beltza, Daurmith twitera eta mozorro sexistak – Arrosa(e)k Mozorro sexistarik ez!!! bidalketan
- leize(e)k KOMUNERA JOAN NAITEKE? bidalketan
- leize(e)k Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna bidalketan
- leize(e)k “Iraultza txikiak” zure esku daude… bidalketan
Artxiboak
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
Astekoastakeria bilduma II
Atalak: Astekoastakeria
Nahiz eta astakeria batzuk meritu handiak egin saria irabazteko, momentuz, ez dute lortzeko aukerarik izan beste batzuk meritu handiagoak egin dituztelako. Beste astakeria batzuk, ordea, pentsamenduetan gordeta egon dira eta momentuz, zorionez edo zoritxarrez, ezin izan ditugu aditu.
Hauek izan dira #astekoastakeria sariaren azkenengo bost irabazleak.
Bosgarrena, Pedro Morenes Defentsako Ministroa. Espainiako aireko armadak Erriberako tiro eremuan “Ekaitza” izeneko ariketak egin dituela eta; “gastu sozialtzat” jo ditu Pedro Morenesek. Gastu bat baino, diru xahuketa bat dela esango nuke. Izan ere nolako onura sozialak ditu airetik bonbak jaurtitzeak eta Bardeako naturguneko lurrak izorratzeak? Barkatuko didazue, baina nik ez ditut aurkitzen. Beharrezkoagoak eta sozialagoak dira hezkuntza, osasuna, gizarte zerbitzuak, gutxieneko errentak, etxebizitza … gastuak. Horiek bai inbertsio soziala direla.
Seigarrena, Francisco Martinez, Estatuko Segurtasun idazkariak , eta bere baieztapenak: “Ur espainoletan ez zen inor ito”. Alde batetik, Espainiara bizitza hobe baten bila zihoazen 15 pertsona hil direla baino, zuretzako inportantzia handiagoa du zehaztea non ito diren, lastima. Non daude zure giza baloreak? Morala? Bestetik, pertsona horiek itsasoan noraezean zeudela, laguntza jaso beharrean sufrimendua eta arriskua areagotuz pilotak bota zizkieten. Azkenik, urak ez lukeela jaberik izan beharko pentsatzen dut, are gehiago, denon artean banatu beharreko natur baliabidea da.
Zazpigarrena, Espainiako Gobernua eta bere iritzia: “Prostituta bat hiltzea ez da genero indarkeria”. Zehaztapen bat, berdin dio zein den emakume horren ogibidea, gizon batek emakume bat hiltzen duenean, emakumearen aurkako indarkeria kasu baten aurrean gaude. Sendaezina den minaren aurrean. Izena duenak izana du. Beraz, horrelako jarrerak ekiditeko lehenengo pausua izena ipintzea izango litzatekeelakoan nago. Bigarrena, horrelako egoerak ahalbideratzen dituen sistema patriarkala desagertzea. Hirugarrena, Espainiako Gobernuak prostituzioaren beraren debatea jarri beharko luke mahai gainean, adibidez erregulazioa.
Zortzigarrena, Rouco Varela, kardenala eta bere adierazpenak: “Gerra zibila eragin zuten jarrerak eta gertakariak gainditu behar dira, berriz ere eragin dezaketelako”. Adierazpen askatasun eskubidea bermatu egin behar da, baina hitz hauek milaka eta milaka hildako eragin zuen gerraren apologiatzat edo mehatxu gisa hartu daitezkeelakoan nago. Gainera, batzuk adierazpen askatasunaz gozatzeko aukera duten bitartean beste batzuk hitz egiteagatik edo idazteagatik kartzela zigorra dute. Esate baterako, aste honetan bertan Pablo Hasel abeslariak abesteagatik 2 urteko kartzela zigorra izan du. Bukatzeko, ados nago jarrera eta gertaera batzuk gainditu behar direla, baina ez berak adierazten dituenak. Horrenbestez, hobe luke Roukok elizak predikatzen duen hurkoarekiko ulertzea predikatu eta batez ere, praktikatuko balu.
Eta bederatzigarrena, Jesus Catala, Malagako apezpikuak homosexualen ezkontza gizon eta txakur baten arteko batasunarekin alderatu duelako. Ezkontzea zer den ez dakien batek ezkontzak kritikatzea bitxia da. Zelako ohitura eskasa eta balorerik gabekoa bi pertsonek elkar maite dutenean eta maitasun hori ospatzea erabakitzen dutenean kritikatzea eta oztopatzea.
Momentuz, hauek izan dira orain arteko irabazleak.
Zein izango da hurrengo irabazlea?