HAUXE DA SARRERA
Lehenik eta behin, Argiako blog komunitatean parte hartzeko aukera eskaintzeagatik nire eskerrik zintzo eta beroenak eman nahi dizkiot hau posible egiten duzuen guztioi. Mila esker.
Espero dut blog hau irakurriko duzuenon hazia ez izorratzea eta aukera egonez gero, apur bat aberastea. Landatzea. Aurrekoa ez da ziurra, baina nire hazia has dadin lagungarria izango dela, bai.
Blog munduan eta idazketa munduan hasiberria eta “haziberria”. Artega.
Blog honetan haziak landatzeko eta hasteko interesgarriak izan daitezkeen gaiak jorratuko ditut edo behintzat ahalegina egingo dut:
-Sarea eta liburuak inspirazio iturritzat politikarekin zerikusia duten sasi-gogoetak eta burutazioak. Dana da politika eta “nada” da politika.
-Sarea eta liburuak inspirazio iturritzat feminismoarekin zerikusia duten sasi-gogoetak eta burutazioak. Beharrezkoa.
-Sarea eta liburuak inspirazio iturritzat hezkuntzarekin zerikusia duten sasi-gogoetak eta burutazioak. Hezi.
-Sarea eta liburuak inspirazio iturritzat literaturarekin, bereziki haur literaturarekin zerikusia duten nire sasi-gogoetak, burutazioak, baliabideak eta aholkuak.
-Literaturarekin lotuta, nire poema ahaleginak. Baina lasai, liburu eta poema gomendioak ere tartekatuko ditudala.
– Nire kultur agenda eta zenbait ikuskizun kulturalen iruzkinak.
Eta “asteko astakeria” saria, hau da, astean zehar entzuten eta irakurtzen ditugun esaldi txundigarrien artean astoena aukeratuko dut. Badakit, pertsona askok ahalegin handiak egiten dituztela saria irabazteko eta lehiakortasun handia egongo dela, baina nor izango ote da irabazlea? Barcina?
Bukatzeko, hobeto eta sarriago idaztea gustatuko litzaidakeela aitortu behar dut, beraz, hazi honetan zehar idatziko ditudanen inguruan, aldez aurretik, badakizue, gaizki esanak barkatu eta ondo esanak gogoan hartu.
Ongi etorri!
Egun on
Tartaro egiten duenaren gisara argitaratuko dut nire lehen iruzkinak. Aste honetan poztu da Tartaro begibakhardunak, ikusurik Hollande konstituzio aurrerazale baten ospatzeko Tunisiara joan den estatuburu bakarra izan dela eta Errusiako Neguko Joko Olinpikoen hasieraren ikustera joan ez den presidente europar bakarra izan dela. Horixe merezi zuen Tuniseko herriak baita ere Putin neo diktatore ustelak.
Goraintziak