HasiHeziHaziBerria
Hasiera » Komunikabideak » Zirkuak
Mar05 0

Zirkuak

Atalak: Komunikabideak

Hau zirku bat al da? Zerbait ikuskigarria dela adierazteko sarri erabiltzen den hitz metaforikoa.  Beraz, mundua zirkuz osaturik omen dago. Orotariko zirkuak; Zirku atseginak. Zirku desatseginak. Zirku goibelak. Zirku alaiak. Zirku mediatikoak. Zirku isilak. Zirku zaratatsuak. Zirku antolatuak. Zirku inprobisatuak. Zirku gatazkatsuak. Zirku baketsuak.

Zirku batzuetara sartzeko sarrera ordaindu behar da, borondatez, barre egitera edo zerbait harrigarria ikusteko eta entzuteko joaten zaren horietara, beste batzuetarako, ordea, ez. Ohartu gabe norberak bere burua zirku baten erdian kokatuta ikusten du.

Zirku bakoitzak ezaugarri propioak ditu eta arrakasta izateko helburua betetzeko  ikuskizun bakoitzak  erabakitzen du zer egin eta nola egin, ondoren ikuslegoak epaituko du.

Asteartea eta arratsaldeko 6ak dira, etxeko egongelan eseri egiten zara eta orduan “kutxa ergela” edo “kutxa azkarra” moduan ezagutzen dugun tresna piztea erabakitzen duzu gaurkotasunari buruzko iritziak entzuteko. Hamaika kateen artean Euskal Herriko telebista publikoa ikustea erabakitzen duzu.

Euskaraz, Maddalen Iriarteren eskutik Euskal Herriko eta munduko gaurkotasunaren analisia egitea helburu duen “Azpimarra” programa daukazu. Espainolez, Klaudio Landaren eskutik “Sin Ir Más Lejos” programa.

Biek gonbidatu ezberdinez eta anitzez baliatuta aktualitateari buruzko iritziak plazaratzea dute helburu. Baina bien artean badago alde nabarmena, Azpimarran kostatuko zaizkizu oihuak, irainak eta errespetu faltak antzematea, bestean, berriz, nahiko ohikoa da.  Espainola euskara baino oldarkorragoa al da?

Bi programen helburuetariko bat audientzia altua izatea da, baina zer gertatuko litzateke eztabaidatzeko moduak trukatuko balituzte, hau da, “Azpimarran” irainak, errespetu faltak eta oihuak entzungo bagenitu eta “Sin Ir Más Lejos”-en ez?

Zer esaten da? Nola esaten da? Zeuk aukeratu.

                                                          

 

 

Iruzkina idatzi Baztertu erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

Eneko Fernandez

Hazi berria has dadin hezi egin behar da. Erein, landatu eta uzta elkar banatu. Bizitza "hitzrudiz" osatuta dago. Horretan laguntzeko denetarik apur bat eta apur bat denetarik. Aniztasuna.

Azken bidalketak

  • Elkarbizitza-Dekalogoa
  • Martxoak 8
  • Mozorro sexistarik ez!!!
  • KOMUNERA JOAN NAITEKE?
  • Euskara maitagarria…

Iruzkin berriak

  • Joan Nieva(e)k Eneko Fernandezen bloga bidalketan
  • Txibierroak uluka 43: Feminismo beltza, Daurmith twitera eta mozorro sexistak – Arrosa(e)k Mozorro sexistarik ez!!! bidalketan
  • leize(e)k KOMUNERA JOAN NAITEKE? bidalketan
  • leize(e)k Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna bidalketan
  • leize(e)k “Iraultza txikiak” zure esku daude… bidalketan

Artxiboak

  • 2016(e)ko iraila
  • 2016(e)ko martxoa
  • 2016(e)ko otsaila
  • 2016(e)ko urtarrila
  • 2015(e)ko abendua
  • 2015(e)ko azaroa
  • 2015(e)ko urria
  • 2015(e)ko iraila
  • 2015(e)ko maiatza
  • 2015(e)ko apirila
  • 2015(e)ko urtarrila
  • 2014(e)ko abendua
  • 2014(e)ko azaroa
  • 2014(e)ko urria
  • 2014(e)ko uztaila
  • 2014(e)ko ekaina
  • 2014(e)ko maiatza
  • 2014(e)ko apirila
  • 2014(e)ko martxoa
  • 2014(e)ko otsaila

Kategoriak

  • Astekoastakeria
  • Feminismoa
  • Hezkuntza
  • Independentzia
  • Iñigo Cabacas
  • Komunikabideak
  • Kultura
  • Martxoak 11
  • Nazioarteko elkartasuna
  • Sailkatu gabea
  • Testuak edo

Meta

  • Hasi saioa
  • Sarreren jarioa
  • Iruzkinen jarioa
  • WordPress.org

ARGIAko Blogarien Komunitatea - CC-BY-SA