Eneko Fernandez
Hazi berria has dadin hezi egin behar da. Erein, landatu eta uzta elkar banatu. Bizitza "hitzrudiz" osatuta dago. Horretan laguntzeko denetarik apur bat eta apur bat denetarik. Aniztasuna.
Azken bidalketak
Iruzkin berriak
- Joan Nieva(e)k Eneko Fernandezen bloga bidalketan
- Txibierroak uluka 43: Feminismo beltza, Daurmith twitera eta mozorro sexistak – Arrosa(e)k Mozorro sexistarik ez!!! bidalketan
- leize(e)k KOMUNERA JOAN NAITEKE? bidalketan
- leize(e)k Goizero, akaso, egun(h)EROkotasuna bidalketan
- leize(e)k “Iraultza txikiak” zure esku daude… bidalketan
Artxiboak
- 2016(e)ko iraila
- 2016(e)ko martxoa
- 2016(e)ko otsaila
- 2016(e)ko urtarrila
- 2015(e)ko abendua
- 2015(e)ko azaroa
- 2015(e)ko urria
- 2015(e)ko iraila
- 2015(e)ko maiatza
- 2015(e)ko apirila
- 2015(e)ko urtarrila
- 2014(e)ko abendua
- 2014(e)ko azaroa
- 2014(e)ko urria
- 2014(e)ko uztaila
- 2014(e)ko ekaina
- 2014(e)ko maiatza
- 2014(e)ko apirila
- 2014(e)ko martxoa
- 2014(e)ko otsaila
Inor ez da hiltzen, ahazten ez badugu
Atalak: Iñigo Cabacas
Zu izan zintezkeen, edo zure laguna, edo zure senitartekoa, baina orain dela bi urte gorrotoz kargatutako pilotakada horrek, Iñigo Cabacasen bizitza amatatu zuen. Erailketa gertatu zen toki berean, 730 egun beranduago, ehunka pertsona bildu dira lagunei eta senideei babesa eskaintzeko, Iñigo Cabacas omentzeko, justizia eskatzeko eta beste eredu polizial bat aldarrikatzeko.
Bertaratutakoek, omenaldia hunkigarrian, eztarrian korapilo latz bat izan dute. Askatzeko ezinezkoa den korapiloa, Iñigok ez baititu berriro Athleticen golak ospatuko. Baina familia, lagunen eta ezezagunen mina justizia eginez gero, sikiera, apur bat arindu daitekeelakoan nago.
Omenaldia txalaparta doinuekin hasi zen. Jarraian, Joseba Sarrionandia eta Eduardo Galeanoren testu bana irakurri ziren. Ondoren, Koldo Gutierrezek, lagunen izenean, Cabacasi idatzitako eskutitza irakurri zuen. Barrutik idazten dena barrura ailegatzen da. Momentu honetan, lagunen, senideen eta ezezagunen korapiloa gehiago estutu zen. Jare taldeko bi kidek Iñigo Cabacasen omenez idatzitako Zu lagun abestia jo eta gero, Manuel Cabacas eta Josefina Lizeranzuren txanda izan zen. Lehenengo, gurasoek merezitako aurreskua eta bukatzeko, Iñigoren aitak hartu zuen hitza. Lagunek, senideek eta ezezagunek malkoei ezin eutsi egon ziren. Ez etsi, eutsi!
Esker oneko hitzak egon ziren bertaratutakoentzat, Iñigo hilzorian zegoenean poliziari aurre eginez laguntza eskaini zion Malagako bikotearentzat, elkartasun eredua eta bi urte hauetan justizia eske aritu direnentzat.
“Entren con todo” “haceros con la poisción” aitak, inoiz entzundako hitzik gogorrenak izan direla aitortu zuen. Argitaratu ziren grabazioak zerbaitetarako balioko zutelakoan zeuden, korapiloa askatzeko lagunduko zutelakoan, baina alferrik. Etsipena. Gorrotoak eragin zuen erailketa honek arduradunak ditu.
Auzi honetan dagoen iluntasuna argitzeko ausardia eskatu zuen. Auzi honetan dagoen inpunitate geruza bukatzeko ere ausardia eskatu zuen. Horrelako tragedia bat errepikatu ez dadin neurriak hartzea eta inpunitatea bukatzea beharrezkoa baita. Inpunitatea dagoen heinean erailketa berriro errepikatzeko arriskua baitago. Inpunitatea dagoen heinean Iñigo Cabacas hiltzen jarraitzen dutelako. Ausardia, “justizia Iñigorentzat” oihua isltzeko.
Minaren korapiloa, zoritxarrez, ezinezkoa izango da askatzea, baina justiziaren korapiloa bai. Horretarako, “Non daude errudunak? Zer ezkutatzen dute?” Galderen erantzuna argitaratu besterik ez da egin behar. “Bi urte, bi gobernu, zero erantzun. Errudunak?”
Iñigo Cabacas gogoan zaitugu! Justizia!
P.S. Zergatik kasu honek ez du beste biktima batzuek duten laguntza eta babes instituzionala?
Iñigo Cabacasi egindako omenaldi hunkigarrian, besteak beste, Bilboko alkatea, Lehendakaria eta Josu Urrutia falta zirela pentsatu nuen.